Itzuli orri nagusira Bidali hau Inprimatu

Jon Anzaren gorpua Frantzian aurkitu dutela zabaldu du FR3k

© cc-by-sa  Sustatu ¦ 2010-03-11 ¦ 20:08 ¦ politika

France 3 telebista katearen arabera, Jon Anza preso ohiaren gorpua Okzitaniako Tolosako gorputegian dago. Iazko apirilaren 18an desagertu zen. Polizia iturrien arabera, Tolosako karrika batean konortea galduta aurkitu, erietxe batera eraman, eta astebeteko epean hil zen. Ordutik, gorputegian egon omen da hilotza. Amnistiaren Aldeko Mugimenduak esan du kasua "zuhurtasunez" hartzeko.

Erref.: Jon Anzaren gorpua Frantzian aurkitu dutela zabaldu du FR3k (www.berria.info)

Publizitatea

Erantzunak

#1. El Pais eta Jon Anza

zerdaba ¦ 2010-03-12 ¦ 06:42

El Pais egunkariko aspaldiko albiste bat da. Kazetariaren izenean akats susmagarri bat dago.

El Pais egunkariko esteka honako hau da

#2. Jon Anza, datak

Sustatu ¦ 2010-03-12 ¦ 07:19

Berriako bart gaueko albistean albistea zabaldu izana France3 telebistari zuzentzen zitzaion eta hala jarri genuen izenburuan, baina gauez ez dugu kontua France3ko webgunean azaldu denik.

TF1 eta AFP-k aipatzen dute, aldiz, albistea, baina data desberdinak emanez. TF1ek dioenez, Anza bizirik azaldu zen Tolosako kaleetan maiatzean, eta hilabeteren buruan hil zen, ekainean beraz. Desagertu, ordea, 2009ko apirilaren 18an desagertu zen.

AFPk dio, ordea, apiril amaieran azaldu zela kalean Anza. Eta bere gorpua Purpan ospitaleko depositoan egon dela hil zenetik.

RTVEk ere apirileko data eman du: konortea galduta apirilaren 29an aurkitu zutela Anza, eta maiatzaren 11n hil zela.

Desagertu, berriz, apirilaren 18an desagertu zen, eta familiak maiatzaren 15ean jarri zuen salaketa eta jakinarazi zuen albistea. Maiatzaren 20an agiria zabaldu zuen ETAk, Anzaren militantzia onartu eta desagerketa salatzeko.

AFPren arabera, gaur ostirala, arratsaldez, poliziak eta justizia agintaritzak prentsaurrekoa emango dute.

Erantzun (klik zabaltzeko)

Facebook

Pil-pilean!

Erantzun gehien izan dituzten albisteak