|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet 2010 Gipuzkoako farmazien gida eskuko telefonoan© cc-by-sa Batura Mobile Solutions ¦ 2010-03-06 ¦ 17:41 ¦ osasunaAldean eramateko informazio praktikoa; Gipuzkoako edozein txokotan zaudela, goardiako farmazia bat zabalik non aurkitu dezakezun esaten dizun gida. Gida hau zure ordenagailuan ikusi ahal izateko honako loturan sartu zaitezke. Orain hiru urtetik hona, Gipuzkoako Sendaigileen Elkarteak eskuko telefonoentzako gida argitaratu berri du;edozeinek bere mugikorrera jaisteko moduko gidaliburua da 2 hizkuntzetan garatua; Euskara eta Gaztelera. Foileto edo eskuorri gisa, TELEFONO MUGIKORREAN eramateko informazio praktikoa eskaintzen du, baina paperik eraman beharrik gabe eta argibide guztiak instant baten ezagutzeko aukerarekin. Behin jaitsita, jokua balitz bezela mugikorrean geratzen da gorderik, behar den momentuan ireki eta kontsulta egin ahal izateko, inongo gasturik gabe. Gida hau EZ DA BATERAGARRIA IPHONE edo ANDROID ereduekin. Aplikazio hau mugikorrera jaitsi ahal izateko, Gipuzkoako Sendaigileen Elkarteak bide desberdinak mantendu ditu aurten ere; erabiltzaileek mugikorrean kargatzeko aukera desberdinak izan ditzaten.
Erantzunak#1. Re: 2010 Gipuzkoako farmazien gida eskuko telefonoanBatura Mobile Solutions ¦ 2010-03-08 ¦ 09:16SMS Zenbaki laburra ez da 5195a, baizik eta 25600; FARMA hitza 25600era. SMS bidalketa honen kostu totala BEZa barne, 1.39 eurotakoa da gehienez + operadora bakoitzak jarritako konexio tarifa). Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagoosasuna gaia duten albiste gehiago Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|