|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Xabier Silveira berriz ere egurra ematen© cc-by-sa Sustatu ¦ 2010-03-05 ¦ 14:47 ¦ hedabideakXabier Silveira berriro ere kritika gupidagabea egiten. Oraingo honetan, Ttipi-Ttapa aldizkaria eta telebista hartu ditu begitartean, eta baita, oro har, euskarazko komunikabideak. Euskara al da putre egiten gaituena? Bertsolariaren beste polemika batzuk gogoratzearren: Eleberria gaztelaniazA las ocho en el Bule eleberria idatzi ondoren, Koldo Izagirrek kritika egin zion eta sutan jarri zen Silveira Gara-ko hurrengo zutabean. Iazko Bertsolari Txapelketa NagusiaPoto egin eta haserre azaldu zen Bertsolari Txapelketa Nagusiko kanporaketa batean. Txapelketa hastekoa zela, haren babesle komertzialen inguruan ere polemizatu zuen Silveirak. Aurtengo saio batzukBertso Eguna 2010 izan zen urtarrilaren 26an Donostian. Han Silveirak izandako jarrera kritikatu zuen Alfontso Mujikak (Elhuyar Fundazioko kidea) Berriara bidalitako gutunean. Gaztelaniazko erantzunean Garan, sekulakoak Silveirak. Otsailean Azpeitian izandako saio batean ere ez omen zen oso fin ibili Silveira, han izandako batzuen iritziz. Erantzunak#1. Re: Xabier Silveira berriz ere egurra ematenxiber ¦ 2010-03-05 ¦ 16:08Antza, Silveirak dohaintzan emango ditu berak bertso saioetan irabazitako zorrak eta horrekin euskararen aldeko lana egitea bultzatuko du ... A, ez barkatu, lan egiten duenari egurra emango dio beste behin ere, berak ezer egiten ez duen bitartean ..... #2. Re: Xabier Silveira berriz ere egurra ematenane ¦ 2010-03-05 ¦ 18:55Silveira eta bere "Silveiradak". #3. Re: Xabier Silveira berriz ere egurra ematenJoseba ¦ 2010-03-05 ¦ 21:58Sinplekerian ari da Silveira. euskara zer den eta zer izan behar luken ideia bat dauka agian; bakarra. beste horrenbeste euskal herriaz ere; eredu bat. eta bere artaldekoa ez den edozein ardi otsotzat jotzen du. kitto. #4. Re: Xabier Silveira berriz ere egurra ematenFlipatuta ¦ 2010-03-06 ¦ 08:06Ba guk jasotzen dugu Tipi-tapa Gipuzkoan, nere neska naparra baita. Lehen ez nuen ezagutzen aldizkaria, eta bai, iragarki asko daude. #5. Re: Xabier Silveira berriz ere egurra ematenmartin ¦ 2010-03-06 ¦ 10:01Hobe luke Silveirak berak idazten duen periodikoari erreparatzea. Non eta Garan esaten du beste lekuetan jendea esplotatzen dutela? No comment. #6. Re: Xabier Silveira berriz ere egurra ematenEneko ¦ 2010-03-06 ¦ 18:25Zer gertatu da? ttipi ttaparekin sartu al dira?, baina nor?,nork bota ditu sekulakoak eta bi euskal hedabide baten aurka?...ah! Silveira izan al da? ah, bale bale, orduan ez dago arazorik;betikoa.erantzunik onena? kasurik ez egitea. #7. Re: Xabier Silveira berriz ere egurra ematenTaket ¦ 2010-03-07 ¦ 22:16Beti berdin! Zergatik egin behar diogu kasu Silveira jaunari eta polemikari jarraitu? Zergatik ez du kontatzen zenbat miseria pasa behar dituzten elkarte eta jai batzorde asko bertsolariak ekartzearren jaietara? Zergatik ez du berak gutxiago kobratzen eta puntual etortzen saioetara? Ez ditzala besteak egurtu, eta bere buruari so egin diezaiola, ia zuzen dabilen edo ez. #8. Re: Xabier Silveira berriz ere egurra ematenYoda ¦ 2010-03-08 ¦ 09:15Halako pitokeriak botatzeko, Silveirak hobe luke ixilik geratu. Ttipi-Ttapak lan itzela egiten du, informazio gertukoa eskaintzen du eta, kalitate aldetik, maila altuko hedabidea da. Publizitatea duela? Jakina baietz! Diru-laguntzak jasotzen dituela? Jakina baietz (behar baino gutxiago, Nafarroako Gobernuak egiten ez duen lana egiten baitu, gainontzeko euskarazko hedabideak bezala)! Baina zer uste du morroi honek? Hedabide bat sortu eta mantentzeko lan eskerga egin behar da, eta baita diru mordoa bildu. Egoera horretan, doako kolaboratzaileak bilatzea bizirauteko manera bakarra dugu. Bestela, akabo. Ni neu kolaboratzaile naiz, eta borondatezko lana izaki, inor ez dago esplotatua, Silveira jauna. Begira ezazu hiztegian ea zer den esplotatua egotea. Edo hobe oraindik, galde ezazu Gara-n, ea zenbat langile kaleratu dituzten azken bi urteetan, ea zenbat langilek kobratzen duten 600 euroko soldata, nagusiek 3.000 euro hilabetero-hilabetero poltsikoratzen dituzten bitartean. #9. Re: Xabier Silveira berriz ere egurra ematenKepa ¦ 2010-03-08 ¦ 14:22Nor da Silveira lezioak emateko? Zer "lan" egin du bere bizitzan? #10. Re: Xabier Silveira berriz ere egurra ematenLox ¦ 2010-03-08 ¦ 14:33Eta berak hainbeste maite duen Gara egunkariak zenbat egiten du euskararen alde? Edizio digitala ikusi besterik ez dago euskarari zenbateko tartea eskaintzen dioten ikusteko. Noski, aitzakia bezala jarriko dute jende askok ez dakiela euskaraz. Ba ni kokoteraino nago 30 urte euskaren aldeko izaten daraman eta ikasteko ahalegin zipitzik egin ez duen jendearekin (kontuan izanda jende horren ideologia abertzalea dela eta euskara, ustez, beren lehentasunen artean dagoela). Jaun horrek hobe luke bere sudurzuloei atseden ematea, garuna kaltetzen hasi zaiola dirudi eta. #11. Re: Xabier Silveira berriz ere egurra ematenKaskurdin ¦ 2010-03-08 ¦ 16:02Erantzun batzuk ikusita, badirudi interes berezia dutela bakarren batzuk gara egunkaria kritikatzeko, eta horretarako Silveira aitzakia besterik ez dela. #12. Re: Xabier Silveira berriz ere egurra ematenAnder ¦ 2010-03-08 ¦ 18:46Silveira zenbait goizaldetan "jasateko" suertea izan dut. Zer esaten duen ulertu ere ez zaio egiten, hala egoten baita. Halakoren batean purrustada bat egingo dizu eta haserretu egin dela konturatuko zara. Luma eskuan duela ere berdintsua da. Ez dakit zer ordutan idazten duen, baina ez zaio ezer ulertzen. Purrustada egin duelako konturatu gara haserre dagoela. Lumaren kalitateagatik nabarmentzeko kapazitaterik ez duenak horrelakoak egin behar izaten ditu. Noiz utzi behar diogu gixaajo horri kasu egiteari? #13. Re: Xabier Silveira berriz ere egurra ematenGara ez da Egin ¦ 2010-03-09 ¦ 09:29Kaskurdin, "Gara" ez da "Egin". "Egin" proiektu herrikoi bat zen. "Gara" lagun talde ustel batek kudeatutako enpresa bat da. Bi proiektuek ez dute zerikusirik. Errespetua "Gara"-ko arduradunek beraiek izan beharko lukete, daramaten ibilbideak traizio egiten baitio jatorrizko ideiari eta baita dirua gure poltsikoetatik ordaindu genuen guztioi ere. "Egunkaria" itxi zutenean, bertako langile guztiak "Berria"-ra pasa ziren. "Egin" itxi zutenean, hainbat langile kaleratzeko probestu zuten nagusiek. Ez omen dago dirurik, eta langileei %10eko beherapena egin zieten soldatetan duela urtebete, baina hori bai, nagusiek 3.000 euroko sueldazoa kobratzen jarraitzen dute, langile askok 600 eurora iristen ez diren bitartean. Hori al da ezkerrekoa izatea? Hori al da aurrerakoia eta "alternatiboa" izatea? Eta LABek zer dio honetaz guztiaz? #14. Re: Xabier Silveira berriz ere egurra ematenAitor Arotzena ¦ 2010-03-09 ¦ 12:45Ba bai... Batzuk diruaren beharra dugu bizirauteko (ez aberasteko). Halakoxe mixerableak gara. Ezkontza gehigarrien beharra dugu, moda gehigarriena, kirol, besta, feria eta eguberrietako gehigarriena, eskualdeko Telefono Gidarena. Iruñeko jauntxoek banatutako diru apurren beharra genuen Ttipi-ttapa telebistan hameka urtez ahalik eta lan txukunena egiteko. Jakina, langile gehienek bezala, merezi baino soldata ttikiagoren eta lan-ordu gehiagoren truke. Nahi baino errepikapen gehiago eman behar izaten genituen, baliabideek ez zutelako gehiagorako ematen. Baina baten batek soluzio magikoa topatu du: telebista duinago baten alde borrokatu beharrean, edo hori soberaxko eskatzea bada, telebista katez aldatu edo itzali beharrean (aspergarria behar du izan publizitatea bertzerik ez duen kate batean hogei errepikapen ikusten egotea), Jauntxoei eskerrak eman Ttipi-Ttapa Telebista dirulaguntza ukatuz itxiarazi zutelako eta langileak, esplotaziotik askatuz, langabezira bidali zituztelako. Zein euskara aholkulari bikaina galdu duen Sanz jaunak! Eta aldizkariaz ere zer erran. 30 urte dituen aldizkarian agertzen diren berriak ez omen dira publizitatearen apaingarri bertzerik. Eta berriemaileak? Beharrik bakarren batek begiak ireki dizkien! Borondatetsuak bai, baina tonto hutsak! Hamabostero berriak bilatzen jauntxo bat aberasteko eta albisteak publizitate azpian, hor nonbait, ezin bilatuz ibiltzeko erabiliak. Horien beharra ere badugu. Baita hamabortzero publizitatea sartzea erabakitzen duten denda, ostatu, jatetxe, autonomo eta gainerakoena ere. Horien propaganda behar dugu, ez bakarren batek bertze tokitan (debalde?) egiten digunarena. Izan ere, beharrik debalde den ttipi-ttapa, bertzenaz de qué? Bortzirietan eta bertze zenbait herritan debalde hartzearen arrazoia Mankomunitate eta Herriko Etxeeen dirulaguntza da eta horien beharra ere badugu. Baina udalek osorik ordaintzen ez duten herrietako harpidedunak edo eskualdetik kanpokoak, gezurra badirudi ere, urteko saria ordaintzeko prest daude publizitatea bertzerik ez duen aldizkaria etxean hartzeko. 6.000 harpidedun ergel. Eta horien beharra ere badugu. Inori ez baitzaio ttipi-ttapa harrarazten. Izen-abizenak, helbidea eta telefonoa emanez (ordaindu behar dutenek bankuko datuak ere) deitu edo idatzi behar da eta eskatu. Hainbertze publizitaterekin aspertu eta hartu nahi ez duenak erraza du, baja eman eta kitto! Baina denen beharra dugu, bizirauteko eta, gure apaltasunean eta ttikitasunean, ahalik eta aldizkari txukunena eskaintzeko. Eta iruditzen zaigu euskarari mesede egiten diola ttipi-ttapak ere. Ezinbertzekoa ez da inor, baina hainbat etxetan hamabortzero sartzen den euskarazko idatzi bakarra ttipi-ttapa da. Eta horri eutsi nahi diogu, euskararen alde, bai noski, euskararen alde. Aitor Arotzena #15. Non kapiskofrancesco terra ¦ 2010-03-10 ¦ 17:43Beharbada Diasporan igarotako urte luzeetan gauza pilo bat galdu ditut, eta ez dot ulertzen, ez dot harrapatzen. Xabier Silveira ahuntz erakargarria betidanik begitandu jat, zalantza barik, baina oraingoan ez dot harrapatzen. Ez dakit zein dan arazoa berarentzat oraingoan: Publizitatea, kapitalismoa, ezkontzak eurak, jaungoikoa, lagi zarra, oinaztarrak, ganboatarrak, mendebaldeko euskaldunok, sortaldekoak, bertsolari txapelketak, euskara bera, mundua? #16. publizitate kanpainajon kepa ¦ 2010-03-10 ¦ 19:03Luma errazegi hartzen dute bertsolari batzuek sarritan. Ideiak garunetik ahorako bidean moldatu eta lantzeko trebeak izan ohi dira (besteak beste, hortako pagatuak baitira PUBLIZITATE KANPAINA IZUGARRIETATIK ataratako sosekin). Baina beste askotan, eztarriko muga gainditurik, ideia eskura heltzen zaienean ustel hatsa urrunetik sumatzen da. Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagohedabideak gaia duten albiste gehiago Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|