Itzuli orri nagusira Bidali hau

Asier Altunaren dokumentala: Bertsolari

© cc-by-sa  Sustatu ¦ 2010-03-07 ¦ 10:06 ¦ bertsolaritza

Asier Altuna zuzendariak azkenengo bertsolari txapelketa nagusiko finalaren inguruan grabatutako dokumentalaren lehen trailerra kaleratu du Txintxua Films ekoiztetxeak Vimeon.

Erref.: Asier Altunaren dokumentala: Bertsolari (vimeo.com)

Publizitatea

Erantzunak

#1. Izango da txapelketako kamerak gustuko ez dituenik

ptx | irratia.com ¦ 2010-03-08 ¦ 10:31

Eta honetaz zer diozue, lagunok?

Hemen ere, reflex kamera batekin ari da Asier Altuna guztia grabatzen.

Txapelketan ere... kamera ugari dago... zer diozue?

Emaitzak merezi al du?

Kontatuko al diogu munduari nor garen, zertan ari diren gure sortzaileak...?

Zuen perfekzioak, kuadrotik kanpo begiratzera narama...

#2. Re: Asier Altunaren dokumentala: Bertsolari

Mikel ¦ 2010-03-09 ¦ 09:32

Zenbat kamerari dabiltza bertsolarien artean? zenbat jartzen dira beraien muturren aurrean? Ez dut uste gauza bera denik.

#3. Re: Asier Altunaren dokumentala: Bertsolari

Luistxo Fernandez ¦ 2010-03-10 ¦ 11:28

Niri atentzioa deitu dit Txintxua Films-ek bi ale igo izanak Vimeora. Bata gaztelaniazko azpitituluekin, bestea ingelesezkoekin. Ez ote diote John Miles Folley jaunari euskarazko azpititulurik jarriko?

#4. Re: Asier Altunaren dokumentala: Bertsolari

txintxua ¦ 2010-03-25 ¦ 12:34

arrazoi guztia daukak luistxo, ingelesera eta gaztelaniara aspidatzitako bertsioak zintzilikatu genizkian hasieran, lankideen artean partekatzeko, lanerako material bezela. Ez genian espero interneten eduki zian zabalkundea. Gu izan ginen lehenak euskerazko bertsioa faltan botatzen. Ahal izan genduen azkarren zintzilikatu eta bertan zegok jada zintzilikatua. Ondo bizi eta txintxuak izan.
Txintxuak

#5. Re: Asier Altunaren dokumentala: Bertsolari

Luistxo Fernandez ¦ 2010-03-26 ¦ 09:57

Logikoa zen euskarazko bertsioa ere etorriko zela pentsatzea. Eskerrik asko erantzunagatik. Hala ere, "bertan" non da? Vimeoko Txintxua Films-en kontuan nik oraindik lehengo bi bideoak bakarrik ikusten ditut.

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

 Nabigatu euskaraz