|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Hobariak ovárica bihurtu dira Donosita efektuaren eraginez© cc-by-sa Sustatu ¦ 2010-03-17 ¦ 13:17 ¦ masai-ikastaroaDonosita efektua esaten diogu Sustatun Word prozesatzaileak auto-zuzenketa automatikoki gaztelaniaz eragitean sortzen dituen arazoei. Jaurlaritzak argitaratutako lege baten testuan agertu da gaur hona dakarkigun adibidea: hobariak > ovárica.
Gaurko adibidea, Mikel Iturbek aurkitu du eta Flickr-eko Euzkal Errian Euzkaras taldera igo du. 2006ko Uraren Legearen testua errepasatzera joan zen Iturbe EHAA buletinera, eta hantxe dago, hobarien ordez, *ovárica bitxia. Iturbek kontatu digunez, ez da gainera testuan topa daitekeen bakarra, pixkat beherago, badago larica* dago ipinita "larriak" beharrean. Lege osoa omen dago perlaz beteta. Donosita efektua esaten diogu honi, ze Word-en gaiztakerietan gertatzen den adibiderik tipikoena horixe da, Donostia zein erraz bihurtzen duen Donosita, eta oker horiek, nahigabean, nola hedatzen diren testuetan. Ikusi Googlen bilaketa. Kasu antologikoa izan zen, halaber, Onintza Enbeita bertsolaria "Nińotas Hembrita":http://sustatu.com/1177567813 bihurtu zenekoa. EHAA buletinean ez da efektu hau normalean gertatzen. Kalitate kontrol txukuna egon ohi da. Hala ere, OpenOffice ezarri arren Microsoft Word-ekin jarraituko duenez Jaurlaritzak, arriskuak bizirik jarraituko du etorkizunean. ovarica577.jpg 13KB (13405 byte) Erantzunak#1. Re: Hobariak ovárica bihurtu dira Donosita efektuaren eraginezmikel, azken tximinoa ¦ 2010-03-17 ¦ 15:54Ez dakit aurretik aipatu duzuen, baina antza denez, Donosita efektuaren izen globala Cupertino efektua da #2. Cupertino efektua izando da, baiSustatu ¦ 2010-03-17 ¦ 16:42Arrazoia, Mikel, eta ez dugu uste aurretik aipatu izan denik hemen. Izen globala ez dakigu, baina ingelesezkoa bederen bai, horixe da: Cupertino efektua esaten diete errore hauei, cooperation hitzaren ordez Word programak Cupertino idazteko duen joeragatik. Silicon Valleyko herri bat da Cupertino, Apple konpainiaren egoitza dagoen tokia, hain zuzen ere. Hedaduraz, zuk diozun bezala, era honetako erroreei deitzen diete Cupertino effect ingelesez. Euskaraz, Donosita adibide polita den bezala, izango > izando bihurtzeko ohitura ere aipa genezake. Izando da adiera bilatu Googlen (erantzun honen izenburuan txantxetan idatzi dugun bezala), eta emaitza mordoa daude. #3. Re: Hobariak ovárica bihurtu dira Donosita efektuaren eraginezmikel, azken tximinoa ¦ 2010-03-17 ¦ 17:09Tira, globala esan dut, frantses eta alemanez izen bera duelako (hala dirudi) ingelesezko wikipediako artikuluko loturek hala adierazten dute behintzat: -Alemanez: Cupertino-Effekt -Frantsesez: Cupertino effect Beraz, ematen du euskaraz, Cupertino efektua izena ere erabili daitekeela, jatorrizkoa baita. Donosita dena dela, gustatzen zait, Cupertinoren baliokide/aldaera lokal euskaldun modura (biak dira hiriak, Donostian ere nabaritu daiteke Applei darion zera chic hori... :P). Euskaraz, bat lehenesteko orduan, hala ere, Cupertinoren alde egingo nuke (euskal wikipedian esaterako), onartuago dagoelako, diot nik. Horrek ez du esan nahi, inola ere ez, euskaldunok Donosita edo izando moduko izenak erabili, hedatzeko edota beste maila batean wikipedian ere agertzekoaren aldekoa ez naizenik, orijinaltasuna beti da bultzatu beharrekoa ;-) #4. Gustillo efektuaAsier ¦ 2010-03-17 ¦ 19:30"Gustillo efektua" ere izan zitekeen. Nik e-mail bat baino gehiago bidali ditut "Arratsalde on gustillo" opaz. Baina, izarren kasuan bezala, lehenengoak izenda dezala. #5. Re: Hobariak ovárica bihurtu dira Donosita efektuaren eraginezinaki Irazabalbeitia ¦ 2010-03-18 ¦ 07:47Ba neronek Donosita efektua nahiago dut, apika, sarritan nozitu dudalako. Ez zait iruditzen kasu honetan 'nazioartekotasunera' makurtu behar dugunik, gure-gurea den eta guretik esponteaneoki sortu den izendapen bat dagoelako eta 'kanpokoa' ezagunegia ez denean. #6. wikipedianeuwiki ¦ 2010-03-19 ¦ 16:51Norbaitek ikusi edo osatu nahi badu, dagoeneko bada "Donosita efektua" euskarazko wikipedian... #7. Orduńa efektuaLox ¦ 2010-04-08 ¦ 17:19Nik Orduńa efektua deituko nioke, 'orduan' hitza horrelaxe zuzentzen duelako Wordek. #8. Donosita efekuta TU Lankide aldizkariko izenburu bateanGoio Arana ¦ 2011-08-17 ¦ 21:15Donosita efektuaren beste adibide bat agertu da. Oraingoa ikus daiteke Mondragon taldeko *TU Lankide* aldizkariaren azken zenbakiaren izenburu batean...
Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Masai IkastaroaKaleko kartel batean ikusia behin: masai ikastaroa. Ez, ez zen Afrikako hizkuntza edo ohitura bat ikasteko, igurtzilaritza baizik. Atal honetan, euskararen agerpen publikoetan ikusitako disparateak bilduko ditugu.
Tankera honetako bitxikeria gehiago: Zuen ekarpenak: masai@sustatu.com Albiste gehiagomasai-ikastaroa gaia duten albiste gehiago Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|