|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Donustiarrak, Panricok debekatu dituen opilak© cc-by-sa Sustatu ¦ 2010-03-04 ¦ 08:06 ¦ gastronomiaTxokolate zuriz estali eta kolorante urdin apur batez dekoratutako Panricoren Donutsak dira Donustiarrak, opil txuri-urdinak. Hilabete eman dute salgai Donostiako denda batzuetan, eta dagoeneko merkatutik erretiratu dituzte Panrico enpresak hala eskatuta. Panricok ekoiztutako Donuts opilak erabiltzen zituzten Donustiarrak egiteko, eta hortaz, Panricok ere dirua irabazten zuen ekimen honen bidez. Baina patentea dutela-eta, ez zaie gustatu donostiarrek produktua eraldatu eta saltzea.
Erref.: Donustiarrak, Panricok debekatu dituen opilak (eibar.org) Erantzunak#1. Re: Donustiarrak, Panricok debekatu dituen opilakAurrendakari Putierrez ¦ 2010-03-04 ¦ 08:40Goxo-goxoak dira azukre inbertituz, hondakin-irinez, gilborrez eta maila goreneko beste lehengai batzuez eginiko opil eta harroskila industrial horiek, biziki sanoak. #2. Produktua maite duten bezerorik kutunenak etsai izendatzeaLuistxo ¦ 2010-03-04 ¦ 09:07Kasu honek gogoratzen dit copyright legeekin AEBetan gertatutako kasu absurdo bat: BMC da klub bat Ford Mustang autoak maite dituztenak biltzen dituena. Egutegi bat atera zuten, Mustang-aren logoekin, eta hilabete bakoitzean, auto eder bat ageri zela (klubeko partaideen jabetzako ibilgailuak, zehazki). Ba, Ford konpainiak mehatxu gutuna bidali zien esanez harekin beren jabegoko irudiaren erabilera baimenik gabea egin zutela. Beren produktua maite duen bezero/erosleen kontrako kanpaina, copyright-aren izenean! #3. Re: Donustiarrak, Panricok debekatu dituen opilakJosu Mendicute ¦ 2010-03-06 ¦ 17:38Nik animatu nahi ditut ekintzaile hauek, jarrai dezaten hau egiten. Agian ezingo dute Donuts markaren tipografia erabili, baina bai Donutsak erosi, berrerabili eta gauza berri bat egin. Hori debekatuko balute, izango litzateke Sagarrak saltzen dizkizun frutadendak debekatuko balizu bezala sagar-tarta egitea. Ez du zentzurik. Animo! Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagogastronomia gaia duten albiste gehiago Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|