|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Joxemiel Bidador hil da© cc-by-sa Sustatu ¦ 2010-03-02 ¦ 15:24 ¦ dantzaJoxemiel Bidador dantzari, dantza ikertzaile, idazle eta euskalari iruindarra hil da, joan den ostiralean izandako buruko odol isuri baten ondorioz, 39 urterekin. Filologoa ikasketaz, Joxemiel Bidador dantzari eta dantza ikertzaile garrantzitsua izan da. Dantzaren erreforma Euskal Herrian izan da haren lanik sendoena. Erref.: Joxemiel Bidador hil da (www.dantzan.com) Erantzunak#1. Re: Joxemiel Bidador hil daarribeltzeta ¦ 2010-03-02 ¦ 16:15Agur Joxemi... bahenki zenbat galdu dugun hi joanda! #2. Re: Joxemiel Bidador hil daPatxi ¦ 2010-03-02 ¦ 16:28Zer berri tristea, gogorra eta bapatekoa. Benetako kolpea. #3. Re: Joxemiel Bidador hil daHasier Rekondo ¦ 2010-03-02 ¦ 17:38Sinestea latza denean hitzak ez zaizkigu baliagarri. Agur Joxemiel. Eskerrik asko. Gogoan dut Gironako Galeuscan sortutakoa. #4. Re: Joxemiel Bidador hil daJon Abril ¦ 2010-03-02 ¦ 23:58Hotzikara sentitu dut. Euskal Herritik kanpo zenbait egun egin ondotik, oraintxe jakin dut berria. Badira ia 10 urte elkar ezagutu genuela. Beti umorez, lanerako prestu. Ekarpen haundia eginda joan zaigu. Zure lana eta zure irria gordeko ditugu. Agur, Joxemiel. #5. Re: Joxemiel Bidador hil daJuan Luis Zabala ¦ 2010-03-03 ¦ 00:43Hasierrek bezala, nik ere gogoan dut Gironako Galeusca hura, 2005ekoa, eta Galeusca hartan Bidador. Bere adiskide egiteko erraztasun guztiak ematen dituzten horietakoa zen. Ondo esan dute Jon Alonsok eta Patxi Larrionek Bidadorri buruzko blogean ( www.blogari.net/joxemiel ): Bidador ikusi eta gelditzeko gogoa handitzen zitzaizun. Eta egin zuen lanak ere argi erakusten du haren bihotz-zabaltasuna. #6. Re: Joxemiel Bidador hil daNafar penatu bat ¦ 2010-03-03 ¦ 01:51Galera izugarria, benetan. #7. Joxemiel Bidadorren omenezko webguneaSustatu ¦ 2010-03-03 ¦ 07:28Gorago aipatu duzue Joxemiel Bidadorren aldeko webgune hori. Hemen duzue estekatua:
#8. Joxemiel Bidadorri agurraSustatu ¦ 2010-03-05 ¦ 13:17Joxemiel Bidadorren omenezko blogean material hunkigarria ari dira pilatzen haren lagunak. Egin zitzaion agurra ere han da. Eta horretan, bideo honetan Joxe Angel Irigarai mintzo da. Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagodantza gaia duten albiste gehiago
Portadan orainPil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|