|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Haurrendako Antzerki Testuen XIX lehiaketa© cc-by-sa Iñaki Azkona Huércanos ¦ 2010-03-07 ¦ 14:49 ¦ antzerkiaIruñeko Udalak eta Nafarroako Antzerki Eskolak hemeratzigarrenez deitu dute Haurrendako Antzerki Testuen Lehiaketa. 2010eko maiatzaren 15.a da lanak aurkezteko muga epea. Pasa den hilabetean argitaratu ditu Iruñeko Udalak Antzerki Testu Lehiaketaren azken lau edizioetako lan sarituak: Pablo Barrio Ramirezen "Abere hatsak eta beste animalia batzuk" eta "Herio azeri hori" gogoangarria, Aizpea Goenagaren "Kaia" eta Galde Pérez Gonzálezen "Alex eta Arale".("Iruñeko Udalaren Literatur lehiaketak. Lan sarituak" Iruñea 2010) Zerrenda honi gehitu behar zaizkio aurreko edizioetan saridun izan diren Juantxo Urdiroz, Xabier Lopez Askasibar, Aitor Txarterina, Jose Ignazio Ansorena eta Xabier Diaz Esarteren izenak. Horrek ematen du lehiaketak lortu duen arrakasta eta mailaren berri. |
Albiste gehiagoantzerkia gaia duten albiste gehiago
Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|