|
Itzuli orri nagusira
Bidali hau
Txileko lurrikara ondorengo arpilaketa, Asel Luzarragak ikusia
© cc-by-sa Sustatu ¦ 2010-03-02 ¦ 14:22 ¦
politika
Asel Luzarraga blogari eta idazle euskaldunak Txilek bizi duen egoeraz idatzi du bere blogean. Hedabideek erakusten duten arpilaketa ez dela anarkia, medioek azpimarratu nahi duten bezala, baizik eta kaosa, sistemaren hutsen ondorioa. Etxeko arrestoan dago Luzarraga joan den otsailaren 20tik, baina akusazio sinsegaitzengatik prozesatua dago oraindik. Euskarazko bere blogean ere argitaratu du mezurik azken egunetan: poema bat, espetxean zela idatzi zuena. Asel Luzarraga Temucon dago, lurrikarak astindutako eskualdetik hegoalderago.
Erref.:
Txileko lurrikara ondorengo arpilaketa, Asel Luzarragak ikusia (gorribeltzean.wordpress.com)
|