Itzuli orri nagusira Bidali hau

Gazta gazte denean

© cc-by-sa  Sustatu ¦ 2010-03-01 ¦ 13:41 ¦ masai-ikastaroa

Martxoaren 4tik 7ra izango da Getxon (Algortako geltokiaren plazan) kartelak iragarritako gazte azoka. Gaztelaniaz, Feria del queso.

Egizu Getxoko Euskaldun Elkarteak aurkitu du kartela eta kargatu du sarera argazkia, cc-by lizentziarekin.

Publizitatea

Gazta gazte den ala ez erabakitzeko, ondo etorri daiteke getxoztar batek Berangoko supermerkatu batean topaturiko beste kartel honi erreparatzea: + de 7 hilabete bada, zaharra behar du izan.


Jatorrizkoa: Creative Commons Aitortu © cc-by-sa: Mikel Iturbe, azken_tximinoa

Erantzunak

#1. Re: Gazta gazte denean

Xabi ¦ 2010-03-01 ¦ 16:10

Ondarrutar batek esango lukeen moduan: "gustaten gastan gaztai gazti gasta ein gasta..", ezta?

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

Masai Ikastaroa

Kaleko kartel batean ikusia behin: masai ikastaroa. Ez, ez zen Afrikako hizkuntza edo ohitura bat ikasteko, igurtzilaritza baizik. Atal honetan, euskararen agerpen publikoetan ikusitako disparateak bilduko ditugu.

Tankera honetako bitxikeria gehiago:

Zuen ekarpenak: masai@sustatu.com

 

 Nabigatu euskaraz