|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Txikiak baina ez eskasak© cc-by-sa GFAko Kultura eta Euskara Departamentua ¦ 2010-03-01 ¦ 14:16 ¦ argazkiaGureGipuzkoan egun ditugun argazki bilduma ofizialak kopuru aldetik handiak badira ere, Indalecio Ojanguren edo Juan San Martin bildumak kasu, 8200 eta 6000 argazkiz osaturik daudelarik, +/-, kopuru aldetik txikiagoak baina bilduma haundiak bezain preziatuak direnak erabiltzaileentzat eskuragarri jartzeari ekin diogu azken egunotan. Orain dela aste bat 172 argazkiz osaturiko bostna argazki bilduma GureGipuzkoara igotzeari ekin geniolarik, bildumen informazioa osatu eta katalogatze lanak bukatu berri ditugu. Katalogatze lanetan Dantzan.com atariko Oier Araolaza eta SudOuest egunkariko Marcel Bedaxagar kazetariaren laguntza ikaragarri baliagarria eskuratu digute: MILESKER!!!
![]() GureGipuzkoa.net | Benito Lertxundi © CC BY-SA: Javier Garayalde ![]() GureGipuzkoa.net | Makildantza Blankoa plazan. © CC BY-SA: Javier Garayalde ![]() GureGipuzkoa.net | Inauterietako dantza-luzea © CC BY-SA: Javier Garayalde ![]() GureGipuzkoa.net | Goizaldi Dantza Taldea: gizon-dantza © CC BY-SA: Javier Garayalde ![]() GureGipuzkoa.net | Altzürüküko zamaltzaina Mendikotan © CC BY-SA: Javier Garayalde Bilduma hauek guztiak CC-BY-SA baimenpean eskuragarri dituzue, noski. |
Albiste gehiagoPortadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|