|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Tsunami ikaragarria ere izan zen lurrikararekin batera Txilen© cc-by-sa Sustatu ¦ 2010-02-28 ¦ 17:28 ¦ naturaEz bakarrik 8.8 puntuko lurrikara, tsunami bat ere izan zuten Txilen, Maule eskualdeko kostaldeko herrietan, bereziki Constitucion izenekoan. Bideoan ageri diren lekukoak, muino batean zeudela esaten dute, itsasertzean zeudenei zer gertatuko ote zitzaien datorkigu gogora- Erref.: Tsunami ikaragarria ere izan zen lurrikararekin batera Txilen (www.3tv.cl) Erantzunak#1. Surflari zumaiar baten mezua HawaiitikBaleike.com ¦ 2010-02-28 ¦ 20:30Alex Uranga surflaria Hawaiin harrapatu du tsunamiak. Ohau irlan dago bera eta, facebook bidez kontatu digunez, kezka handiz igaro dituzte azken orduak, olatu erraldoiak kostako herriak txikituko zituelakoan. "Goizeko seiak aldera Oahun eta beste irletan tsunami abixuko sirenak jo dituzte. Pasaportea eta kartera hartu, maleta ohe gainean utzi eta zuzenean mendira joan naiz bidean bilatutako bi lagunekin". Hala ere, azkenean Hawaiin ez omen da ezer gertatu. Hori bai, bost ordu pasa omen zituen mendian, tsunamia noiz iritsiko zain. Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagonatura gaia duten albiste gehiago
Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|