|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Pecha Kucha gaua estreinakoz Donostian© cc-by-sa Sustatu ¦ 2010-03-02 ¦ 08:09 ¦ enpresaDonostiako lehen Pecha Kutxa Night ekitaldia martxoaren 11n izango da, iluntzean. Pecha Kucha aurkezpenak egiteko formatu kreatibo bat da, non lan bat era erraz eta informal batean aurkezten den. Interesa eta arreta maila mantentzeko aurkezpen motz-motzak egiten dira, 20x20ko formatukoak: aurkezle bakoitzak 20 irudi edo diapositiba ager ditzake, bakoitza 20 segunduz erakutsiz, 6 minutu eta 20 segundu, eta akabo.
Ordenagailua 20x20 formatu horretara programatu, eta diapoak aurrera doaz ezinbestean: aurkezleak irudiei jarraitu behar die bere azalpenekin. Denera, aurkezpen bakoitzak 6min eta 40s irauten du, eta atseden txiki baten ondoren, hurrengo aurkezlea eszenatokira igotzen da. Gertaera bakoitzean normalean 8 aurkezpen ematen dira. Aurkezpenak nolakoak diren ikusteko, zoaz Pecha Kucha webgune nagusiko biltegira. Adibide bat hemen itsatsi dugu: Klein-Dytham arkitektura bulegokoek sortu zuten Tokion 2003an, diseinatzaile gazteentzat elkarpuntu bezala. Bertan berauen obrak jendaurrean erakutsi eta haiei buruzko iritziak eztabaidatzeko. Orduz geroztik, formatu hau munduan zeharreko beste hainbat hirietara zabaldu da. Donostian, martxoaren 11nDonostiara ere, arkitektura estudio batzuen eskutik iritsi da: TOKI, Stepien & Barno eta VAUMM. Webgunea ere sortu dute, blog bat. Gehiena gaztelaniaz dago, baina gauaren aurkezpena eta honako aprobetxatu ditugun azalpen orokorrak euskaraz ere bai. Ez da ageri lehen gaueko programa zein izango den eta, hortaz, ideiak proposatzea irekita egongo dela suposatzen dugu. Kontakturako, hemendik. Lehen hitzordua, Martxoak 11, 20.00etan, Donostiako Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren egoitzan, Frantzia Hiribidea 11, Donostia. Vol I goiburua jarri diote ekitaldiari, beraz, gehiago ere etorriko direla pentsa daiteke. Erantzunak#1. Re: Pecha Kucha gaua estreinakoz DonostianGuilians Expir ¦ 2010-03-02 ¦ 08:48BBK, Kutxa, CAN, Vital eta C. d?Epargne ez al ziren nahikoa? Beste erdaldun bat oraino gure patrikak hustutzera? #2. Re: Pecha Kucha gaua estreinakoz DonostianTOKI ¦ 2010-03-02 ¦ 12:04Aste honetan bertan lehen Pecha Kucha ekitaldiko gonbidatuen zerrenda publikatuko webgunean. #3. PKN-Donostia edo lehen txutxumutxu gaua: parte hartuko dutenakTOKI ¦ 2010-03-04 ¦ 09:32Hurrengo martxoak 11 osteguna, arratsaldeko 19:30h Gipuzkoako arkitektoen elkargoan (Frantzia hiribidea 11 Donostia) Donostian ospatuko da lehen "Pecha Kucha" gaua. "Pecha Kucha" hitzaldi labur formatoa Japonian jaio zen 2003an. Lehen Pecha Kucha hontan parte hartuko dute:
Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagoenpresa gaia duten albiste gehiago
Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|