|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Ziklogenesiaren hurbilpena ikusi satelite bidez© cc-by-sa Sustatu ¦ 2010-02-27 ¦ 09:23 ¦ eguraldiaZiklogenesiaren garapenari erreperatzeko, egin klik Eutmetsat webgunean, eta han dagoen interfazean, aukeratu 24 eta Play hemen erakusten dugun bezala.
Meteososat sateliteari esker Atlantiko zabaletik Bizkaiko itsasora ekaitza nola datorren ikusiko duzu animazioan.
Meteosatek prozesatutako azken irudia, larunbat goizeko 7.00etakoa da. Urakan itxurako borraska eratzen ari da Portugalgo iparraldeko kostaldean. Erref.: Ziklogenesiaren hurbilpena ikusi satelite bidez (oiswww.eumetsat.org) Erantzunak#1. Ziklogenesiak eragindako suteakSustatu ¦ 2010-02-27 ¦ 19:26Ekaitzaren gogorra iritsi da Euskal Herriko zenbait aldetara. Debagoieneko gertaeren berri eman du Goiena.net. Hor aipaturiko sutea, hemen ikus daiteke. Bilbon, Enekurin, beste sute bat eragin du ekaitzak. Honen argazkia hemen. #2. Xynthia ziklogenesia FrantzianSustatu ¦ 2010-03-01 ¦ 12:04Iazko ziklogenesiak bezala, aurtengo honek ere (Xynthia izena jarri zioten azkenean, urakanekin egiten den bezala) Frantzian eragin ditu kalteak, eta ez nolanahikoak, ia 50 hildako. Polemika ere piztu da dagoeneko.
Badirudi aurtengo ziklogenesia apur bat iparralderagotik ibili dela Bizkaiko Itsasoan. Iaz, kontinentearekin jotzean, kalterik handienak Landetan egin zituen, non milaka pinu bota zituen. Aurtengoaren kalterik handienak, berriz, Vendee eskualdean izan dira (ikusi mapa), non itsasgorarekin batera ura lurrean barneratzea ekarri zuen, eta horrekin gertatu dira hildako gehien bertan. Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagoeguraldia gaia duten albiste gehiago Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|