Itzuli orri nagusira Bidali hau

Euskal blindaturik ez dute nahi Kantabriako Alertakoek

© cc-by-sa  Sustatu ¦ 2010-03-05 ¦ 08:05 ¦ hedabideak

Kantabrian argitaratzen diren egunkarietatik, bakarra omen da fisikoki bertan inprimatzen dena, Alerta, Vocento taldeko Diario Montañés delakoak orain Bizkaian baitu errotatiba. Hori dela eta, publizitate kanpaina gogorrari ekin dio Alertak, beste egunkarien euskaltasuna salatuz.

Publizitatea

Tres de sangre izeneko blogean azaldu da kanpaina honen berri. Kantabriako komunikazio eta marketin kontuak dira blog honen gaia.

Hona zenbait mezu: bat, bi, hiru, lau.

Ikusi dugun iragarkietako batean (ikusi ezkerrekoa) egunkari erosle bat zorrotz ageri da beretzat Alerta kantabriarra eskatzen kioskoan. Hala ere, bere izena Mikel dela ematen du. Ez ote da kontraesana?


Argazkiak.org | Alerta © cc-by-sa: sustatu

Erantzunak

#1. Re: Euskal blindaturik ez dute nahi Kantabriako Alertakoek

Ni ere hilko naiz ¦ 2010-03-05 ¦ 11:26

Komunikabideen inguruko berri hau ikusita, nire ideia botako dut. Jende askok el correo eta el diario vasco bertan agertzen diren eskelengatik erosten du. Senitarteko eta lagunek, beren gertukoaren eskela jartzen dute, “jendeak jakin dezan” hil dela. Proposamena da, El correo eta el diario vasco gure kontura behintzat aberastu ez daitezen, zerbait egitea: bizi-testimonio bat edo, zerrenda bat, hiltzen gerenean gure eskelak egunkari horietan jar ez ditzaten.

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

 Nabigatu euskaraz