Itzuli orri nagusira Bidali hau

Pop ikonoen aldare euskalduna

© cc-by-sa  Sustatu ¦ 2010-03-21 ¦ 10:21 ¦ kultura

Pop ikonoen aldare euskalduna da duela aste batzuk Sustaturen izenean Facebook-en sortu genuen talde bat. Ikonoak izan daitezke "Euskal Herrikoak eta urrunagokoak, hilak eta biziak, ederrak eta itsusiak". Sustatuk igo ditu zenbait material, eta baita beste zenbait taldekidek. Adibidez George Specialcorn-ek (susmoa dugu nor den) idazle baten eta Tolkienen pertsonaia baten arteko antzekotasunari erreparatzen dion hau.

Bat egin nahi baduzu, hor duzu pop kultura euskaraz gurtzeko tenplu txiki bat.

Erref.: Pop ikonoen aldare euskalduna (www.facebook.com)

Publizitatea

Erantzunak

#1. Antzekotasunak

Jozulin ¦ 2010-03-21 ¦ 20:56

 

Eta hauek biak?

#2. Re: Pop ikonoen aldare euskalduna

Goio Arana ¦ 2010-03-22 ¦ 09:59

Kar, kar, kar. Lost-eko John Locke eta biok definitu gabe dagoen puntu bati begira… aktore ona da baina, aizto jaurtiketan ni hobea.

#3. Re: Pop ikonoen aldare euskalduna

ińaki olano ¦ 2010-03-23 ¦ 16:26

Nik beti antzeman izan diot Javier Madrazori Peter Lorre.ren aire bat, baina argazkitan hori frogatzea zailagoa da, akaso bideoan parean jarrita...
Argazkiak.org | lorre-madrazo © cc-by-sa: axiomaxio

#4. Re: Pop ikonoen aldare euskalduna

Sukram ¦ 2010-03-27 ¦ 17:47

Maialen Clooney, bertsolari txapelduna eta George Lujanbio, aktore sexsymbol-a

#5. Re: Pop ikonoen aldare euskalduna

Sukram ¦ 2010-03-28 ¦ 14:45

Pulp fiction ikusten ari nintzen. Christopher Walken erlojuaren istorioa kontatzen ari zela, Fermin Muguruza komandantea ikusi nuen . Flash bat.

#6. Re: Pop ikonoen aldare euskalduna

Sukram ¦ 2011-06-22 ¦ 14:42

Beste flash bat, oso sentsazio arraroa eragiten didana, Beilisa tonikarekin hartzea bezala.

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

 Nabigatu euskaraz