Itzuli orri nagusira Bidali hau

Espainolek ez lukete hain gaizki ikusiko Kataluniako independentzia

© cc-by-sa  Sustatu ¦ 2010-02-24 ¦ 17:32 ¦ politika

UOC unibertsitate katalanak egindako inkesta baten berri emango dute ostiralean Madrilen. Ustekabean, Espainian Kataluniaren independentzia ez legoke hain gaizki ikusia. Baldin eta erreferendum batean, Kataluniaren independentziaren aldeko baiezko argi batek irabaziko balu, espainolen %52k independentzia onartuko luke. %72k Espainia eta Kataluniaren arteko sezesioa negoziatzea nahi lukete. Eta %64k uste dute oinarri demokratikoak gaurko legaltasuna baino garrantzitsuagoak direla.

Erref.: Espainolek ez lukete hain gaizki ikusiko Kataluniako independentzia (www.vilaweb.cat)

Publizitatea

Erantzunak

#1. Re: Espainolek ez lukete hain gaizki ikusiko Kataluniako independentzia

Amonamantangorri ¦ 2010-02-27 ¦ 02:47

Eguna iristen denan, behar bezalako izu eta gorroto kanpaina antolatu eta lixto: Espainiako hiritarrei iritzia aldaraziko diete.

#2. Re: Espainolek ez lukete hain gaizki ikusiko Kataluniako independentzia

Sustatu ¦ 2010-02-27 ¦ 09:32

Inkesta atzo aurkeztu zen. Hona irakurketa pare bat, hedabide espainoletan agertuak:

  • EFE agentziarena Azpimarratzen dute espainolen %53ak uste duela ez dagokiola Kataluniari bere etorkizuna erabakitzea.
  • La Razon egunkariarena. Hauek nabarmentzen dute, besteak beste, espainolek uste dutela (%56) Espainiaren ekonomiak berdin jarraituko lukeela edo hobera egingo lukeela Kataluniak independentzia irabaziz gero.
Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

 Nabigatu euskaraz