Itzuli orri nagusira Bidali hau

Ana Urtxuegiaren lan berria Latinoamerikan

© cc-by-sa  Sustatu ¦ 2010-02-23 ¦ 13:15 ¦ politika

Gaur jakinarazi da Lasarte-Oriako alkate Ana Urtxuegiak kargua utziko duela zeregin berriak hartzeko Txile eta Perun: sustapen ekonomikora dedikatzen den SPRI sozietate publikoaren ordezkari izango da herrialde hartan. Urtxuegia PSE-EEkoa da, eta 24 urtez izan da Lasarte-Oriako alkate, udalerriko alkate bakarra izatez, lehenago Hernaniko parte baitzen herria. Latinoamerikarekin konexioak lehendik ere baditu Urtxuegiak, hedabideetan gaur bertan gogoratu dutenez, eta bereziki sonatua izan zen 2007an zabaldu zen bideo hau, zeinean Nikaraguan bultzatutako proiektu baten diruaren inguruan gogor mintzo den. Beheragoko estekan, bideo honetaz gain beste bat ageri da.

Erref.: Ana Urtxuegiaren lan berria Latinoamerikan (eibar.org)

Publizitatea

Erantzunak

#1. Re: Ana Urtxuegiaren lan berria Latinoamerikan

kain ¦ 2010-02-23 ¦ 14:46

Lasarte Hernaniko udalaren zati bat izan zen, eta ez Donostiakoa, albistean diozuen bezala

#2. Re: Ana Urtxuegiaren lan berria Latinoamerikan

Sustatu ¦ 2010-02-23 ¦ 15:02

Eskerrik asko, Kain. Arrazoi duzu, eta zuzendu dugu. Wikipedian begiratu izan bagenu...

Bestalde gehitu dugu ez Txilerako bakarrik izango dela ordezkaria, Perurako ere bai.

Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak esan du gaur prentsaurreko batean Urtxuegia aukeratu duela Jaurlaritzak SPRIko lan horretarako, berak duelako postu horretarako curriculum onena.

#3. Re: Ana Urtxuegiaren lan berria Latinoamerikan

Lasarte-Oriatarra ¦ 2010-02-23 ¦ 16:01

Ba ez bat eta ez beste. Lasartek gaur egun dituen lurrak Hernani, Andoain eta Urnietarenak ziren, eta berez, gaur egun ere Usurbilek eta Donostiak ere badituzte lurrak Lasarteren gune urbanoa edo bere inguruak direnetan, baina herria sortzerakoan ez zituzten eman. Lasarte-Oria bost herriren artean banatutako herria zen, horregatik da ziurrenera hain planifikazio urbano aldrebeseko herria.

#4. Re: Ana Urtxuegiaren lan berria Latinoamerikan

lasartear bat ¦ 2010-02-23 ¦ 17:12

Egia da Lasarte-Oriaren historia laburra dela (1986an sortu zen), eta sorrera konplikatua izan zuela. 5 herriri eskatzen zitzaien lurrak emateko (Donostia, Usurbil, Hernani, Urnieta eta Andoain), hiruk bakarrik eman zituzten azkenean (Hernani, Urnieta eta Andoainek), eta abar.
Baina benetan harrigarria beste gauza bat da. 24 urtez alkate bera eduki ondoren, zergatik erabaki du bapatean bere kargua utzi eta hego-amerikara joatea, naiz eta dirudienez oso lanbide ona izango duen.
Azkeneko urteetan Lasartek hego-ameriketara bidalitako diru laguntzen inguruan istilu dexente izan da, diru horren erabileraren inguruko argitasun falta gatik.
Guzti honek istilutik ihes egiteko jubilazio lasai bat dirudi.
Edo agian han dauzkan lardaskak estaltzeko doa?

#5. Re: Ana Urtxuegiaren lan berria Latinoamerikan

Imanol ¦ 2010-02-23 ¦ 22:52

BERRIAren albistean irakurri daitekeen moduan, Urtxuegia ez da SPRIren ordezkari izango, Euskadiko ordezkari edo delegatu baizik.

#6. Re: Ana Urtxuegiaren lan berria Latinoamerikan

Alex ¦ 2010-02-23 ¦ 23:41

Lasarte-Oria herri lasai bat izatea lortuko du. Orain arte zuen alkatesa "onarekin" ezin kexatu, baina ea oraingoan benetan herriagatik preokupatzen den eta ez bere etorkizunaz... estrategia politikoko usaina dauka izendapen honek.

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

 Nabigatu euskaraz