Teknologia albisteak

Hiriak, hiritartasuna eta Internet: datuak askatzearen beharra

Erabiltzailearen aurpegia
Dani Reguera - Tagzania
2010-02-24 : 10:02

Hiriak, hiritartasuna eta Internet lelopeko jardunaldietan, 60 lagun inguru bildu ginen joan den larunbatean Bilboko Deustoko Unibertsitateko ESIDE aretoan, hiru orduz softwareaz eta herritarren parte-hartzeaz mintzatu ginen, eta jorratutako gaien artean hainbat proposamen eta arazo planteatu genituen.

Oinarrian, herritartasunaren autonomia eta haren parte-hartzearen garrantzia azpimarratu genuen. Ildo horretan, herritarrek martxan jarritako hainbat egitasmo aipatu ziren: aparcascomoelculo.com esaterako. Mota horretako ekimenek, hain zuzen ere, esperientziak elkartrukatzeko aukera ematen digute herritarrei. Hala, erlazio presentzialak eta digitalak harremanetan jarriz.

Egitasmo horiek aberasgarriagoak izateko, ordea, administrazioak sortzen eta kudeatzen dituen datuen askatzea eskatu genuen batzuek. Erabiltzaileok datuak aztertu eta eraldatu ditzagun. Horrez gain, datuak eskura-errazak ere izan beharko lirateke. Izan ere, datuak kudeatzeko eta mantentzeko aurrekontu handia behar izaten du administrazioak gaur egun, eta herritarren parte-hartzeak aurrekontu hori murriztuko luke mantentze lana doan eginez. Alabaina, egiaztatze arazoak planteatu, eta ea administrazioaren datuak doakoak izan beharko liratekeen ere galdetu zuten.

Nik 5 minutuko hitzaldia eman nuen han. Datu geografikoen askatzeak ekarriko lituzkeen onurak azaldu nituen. Horretarako erabili nuen aurkezpena doa jarraian:

Hiriak Hiritartasuna Eta Internet

Eneko Astigarragak ere egin du kronika Codesyntax enpresaren blogean. Nik gazteleraz ere idatzi dut Tagzaniaren blogean

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago