Itzuli orri nagusira Bidali hau

Iraupen-eski ikastaroa Somporten (eta parranda Jakan)

© cc-by-sa  Egizu Getxo Euskaldun elkartea ¦ 2010-02-23 ¦ 09:35 ¦ kirola

Martxoan, lehen asteburuan, eskiatzera joango gara Getxoko hainbat berbalagun, familia eta lagun koadrila. Kirola eta aisia, asteburu osoan euskaraz egiteko aukera izaten dugu.

Publizitatea

Urtero-urtero antzeko plana egiten dugu: bariku arrastian, 18:30ean, autobusez Algortatik irten, Jakako hotel batean lo, zapatu goizean Sonporteko eski-estazioan bi orduko ikastaroa (hasiberrientzat eta esperientziadunentzat), arrastian Jakan poteoa, hotelean afaldu, horren astean batzuek parranda... Eta domekan berriro goiz altxatu, ondo gosaldu eta hotela utzi. Sonportera berriro eta han eskiatu, arrastiko lau eta erdiak aldera buelta, eta 9etan edo Algortan berriro.

Krisi garaian gaudenez deskontu bereziak ditugu aurten familientzat: lehenengo umeak %25eko deskontua du, bigarrenak %50ekoa eta hirugarren umearentzat bidaia doan da.

Noiz: martxoaren 5etik 7ra Prezioa: 135 € // Berbalagun eta Bizarra Lepoan euskara elkarteko kideek 105 € Prezioaren barruan: autobusa, egonaldia (Oroel Apart-hotelean, hirunaka edo launaka), bi gosari, larunbateko afaria, forfaitak, bi orduko ikastaroa euskaraz egunero, ekipo osoko alokairua eta asegurua. Merkea, ezta? Izena ematea: otsailaren 24ra arte, telefonoz (619 935 541 / 94 491 43 57) zein posta elektronikoz (egizugetxo@yahoo.com) // Karitate kalea 1, sotoa 10. bulegoa | 48991 Algorta GETXO

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

Tropeltxoa Tourrean!

Tourrarekin batera, Sustatuzaleon artean ere lehiaketa izan dugu, Sustatu tropeltxoan Iban Lizundia Durangokoak irabazi du, eta sari txiki bat du zain. Hortik badabil Iban, jar dadila gurekin kontaktuan, mila esker.

Tropela.net-en zerbitzu bikainari mila esker!

 

 Nabigatu euskaraz