|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Txistukada BECen erregeari eta Espainiako ereserkiari© cc-by-sa Sustatu ¦ 2010-02-22 ¦ 07:17 ¦ kirolaFC Barcelona eta Real Madrid taldeen arteko saskibaloiko Espainiako Kopa finala jokatu zen atzo Barakaladon BEC-en. Juan Carlos erregeari sekulako txistukada egin zioten ikusle gehienek, iazko maiatzean futboleko Kopa finalean gertatu zen bezalatsu. Hasi aurretik Espainiako himnoa jo zutenean, baita ere, baina kasu horretan zuzeneko emanaldian inguruko soinua jaitsi egin zutela irakurri dugu komentarioren batzuetan, ez zutela txistukada entzuten utzi. Bideo honetan, atzokoa 2006ko gertaera honekin lotu du batek. Partiduan, Barcelonak erraz irabazi zuen Kopa. Erref.: Txistukada BECen erregeari eta Espainiako ereserkiari (www.kaosenlared.net) Erantzunak#1. Re: Txistukada BECen erregeari eta Espainiako ereserkiariGualter Guilians ¦ 2010-02-22 ¦ 07:38Lopez horrek oraino ez du ikasi euskaraz eta ez du ikasi amerikana, zutik, lotuta eraman behar dela. Eserita egoteko askatzen du... dakienak, noski. #2. Bitartean, BECeko lurrazpiko aparkalekuan...Sustatu ¦ 2010-02-22 ¦ 09:26Final honetara Espainiako erregea etorri izanak beste ondorio batzuk ere izan ditu: Garan kontatzen dutenez, EAE-ANVko Arabako Batzar Nagusietako ordezkari furgoneta txikitu diote ertzainek, segurtasun protokoloak aitzakia jarrita. #3. Re: Txistukada BECen erregeari eta Espainiako ereserkiariTXISTUALDIA ¦ 2010-02-22 ¦ 09:34Gauza bat baino ez: nire iritziz, euskaraz ez da "txistukada" esaten, TXISTUALDIA baino. -Kada atzizkiak beste esanahi bat dauka... #4. Juan Carlos erregea bertsolariSustatu ¦ 2010-02-23 ¦ 09:29Boligorri blogean, irudi polita itsatsi du Gorka Bereziartuak:
Irakurri iruzkin osoa. #5. Badago bideo hoberikIma ¦ 2010-02-23 ¦ 10:31Badago hori baino askoz-askoz bideo hoberik. Ea ondo tartekatzen dudan: Ondo tartekatu ez bada hona helbidea: http://www.youtube.com/watch?v=Cpr86vSQItA Eta konparazioan EITBk emandakoa lotsagarri-lotsagarria da: soinua ez dute kendu, baina jarraitzaile katalan eta euskaldunen irudiak ZEHATZ, ERABAT, GUZTIZ ZENTSURATU DUTE! Bakar-bakarrik erregeari eta bere akolitoei enfokatu diete, ezker eta eskumara zeudenak ez dute ezta segundu bat atera, eta bertan-bertan zeuden. Zentsura ikaragarria da, errealitatea izkutatu nahi, eta egin, mutur oso-osoz. Gaur egungo EITB: Ze kaka!! #6. Youtubeko bideo itsatsiekin arazoaSustatu ¦ 2010-02-23 ¦ 11:19Ima: ez da ageri bideoa... baina ematen du gaur Youtubeko bideoekin arazoak daudela gaur. Iruditzen zaigu han dagoela arazoa, Googleren bideoen zerbitzu handian. #7. Ba arratsaldeko hiruretan badabilIma ¦ 2010-02-23 ¦ 15:11Ba nik arratsaldeko hiruretan ostera ere sartu naiz eta dena ondo. Ahalegindu zaitezte berriro. Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Tropeltxoa Tourrean!Tourrarekin batera, Sustatuzaleon artean ere lehiaketa izan dugu, Sustatu tropeltxoan Iban Lizundia Durangokoak irabazi du, eta sari txiki bat du zain. Hortik badabil Iban, jar dadila gurekin kontaktuan, mila esker. Tropela.net-en zerbitzu bikainari mila esker! Albiste gehiagokirola gaia duten albiste gehiago Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|