|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Antartikako Lorea lanaren estreinaldia© cc-by-sa Erre ¦ 2010-02-21 ¦ 09:25 ¦ antzerkia
Igandean, hilak 21, Muskizeko Meatzari aretoan 17.00etan Antartikako Lorea antzezlana estreinatuko da. Antartikako Lorea haurrei eta familiari zuzendutako antzerki proposamena da. Ingurugiroarekiko jarrera ezkorrek eta arduragabeek atzera bueltarik gabeko kaos ekologiko batetara eraman gaitzaketela erakutsi nahi du antzezlan honek. Komedia honetan akzioa, abentura, drama, zientzia-fikzioa, ikusentzutekoak, abestiak eta umorea, noski, tartekatzen dira. Antartikako loreaKlaus abenturazale gaztea da. Mundu osoan zehar bidaiatzen ibili eta gero etxera buelta egitea erabaki du. Gure planetan bakarra den oparia ekarriko dio Albert jaunari, bere aitari: Antartikako Lorea. Baina Klausek ez luke sekula imajinatuko bere aita boteretsua eta arduragabea zertan ari den.
Albert jaunak Z Makina martxan jarri nahi du Antartikako Lorea erabiliz. Makina beldurgarri hau ingurugiroarekin suntsitzailea da guztiz, uraren neurrigabeko erabilera egiten duelarik. Tramankulu tamalgarri honen ekoizpen basatia aurrera eramanez gero gure planetan geratzen den ur apurra guztiz erabilgaitz geratuko litzateke. Orduan, Klausek Winston zientzialariarekin batera aitari zertan ari den erakutsi nahi izango diote eta, batez ere, etorkizunerako Z Makinaren ondorio latzak zeintzuk izan daitezkeen ikusi erazi nahi izango diote. Posiblea ote da urik gabeko bizitza? Lortuko ote dute, orduan, Albert jaunak eta bere aldekoek Z makina martxan jartzea? FitxaJokalariak: IÑAKI URRUTIA Egilea eta zuzendaria: GALDER PEREZ antarlorea.jpg 80KB (82089 byte) |
Albiste gehiagoantzerkia gaia duten albiste gehiago
Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|