|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet 24 orduko itxialdia Hernaniko Langile Ikastolan© cc-by-sa HERNANIKO LANGILE IKASTOLA ¦ 2010-02-20 ¦ 08:34 ¦ irakaskuntzaHernaniko Langile Ikastolako komunitateko hainbat kide, asteburu honetan 24 orduko itxialdia egingo dute Ikastolako egoitza nagusian, Hezkuntza sailak inposatu nahi duen fusioa salatzeko. Igandean, itxialdiaren ondoren, manifestaziora deitu dute eguerdiko 1:00etarako. Lerro hauen bidez jakinarazi nahi dizugu Hernaniko Langile Ikastolako komunitateak 24 orduko itxialdia egingo duela Ikastolaren egoitza nagusian (Laubidietan). Itxialdia gaur hasiko dugu, eguerdiko 1:00etan, eta igandean eguerdiko 1:00etan manifestazioa egingo dugu herrian zehar ManifestazioaLangile Ikastolako komunitate osoa deitu nahi dugu:
Otsailaren 21ean, eguerdiko 1:00etan Plaza Berrian elkar ikusiko dugu. Gure seme-alabak 2-16 Langile Ikastolan Erantzunak#1. Langile Ikastola Legebiltzarreanla ¦ 2010-03-03 ¦ 15:18Hernaniko Langile Ikastolako gelaburuen ordezkariak, Eusko Legebiltzarrean agerraldia egingo dute goizeko 11:30etatik aurrera Honekin batera jakinarazi nahi dizuegu batetik; bihar hilak 4 ostegunez, elkartaratzea egingo dugula Hernaniko Langile Ikastolako kideok Atsegindegin arratsaldeko 5:00etan (Urbieta kalean). Eta bestetik, ostiral honetan, hilak 5, Langile Ikastolako gelaburuen ordezkariak EUSKO LEGEBILTZARREAN AGERRALDIA egingo dutela goizeko 11:30etatik aurrera. Agerraldi honetan Langile Ikastolak aldarrikatzen duen 2-16 urte bitarteko proiektua mantentzea eskatuko du. Gure seme-alabak 2-16 urte bitartean Langile Ikastolan nahi ditugu!! Langile Ikastolako Organo Gorena. #2. Hernaniko Langile ikastolaren proiektua babestu du LegebiltzarrakHernaniko Langile ikastola ¦ 2010-04-19 ¦ 16:31Eusko Legebiltzarrak babesa eman zion joan den astean Hernaniko Langile Ikastolari eta bere proiektu propioa garatzeko aukera ematea eskatu du. Eusko Abertzaleak (EAJ), Talde Popularra, Aralar eta Mistoa-Ezker Batua Berdeak taldeek aurkeztu dute Langile eskolaren inguruko legez besteko proposamena: Langilek bere proiektuari eutsi ahal izango dio. Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagoirakaskuntza gaia duten albiste gehiago
Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|