|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet ETB4 kiroletara dedikatuko omen da eta 2010an da irekitzekoa© cc-by-sa Sustatu ¦ 2010-02-22 ¦ 10:19 ¦ telebistaEITBrentzat lan egiten duen ekoiztetxe batek Twitter bitartez esan duenez, ETB4 kirolen inguruko kate tematikoa izango da. Bere garaian iragarri zenean, albistegiei eta "eduki berriei" zuzendutako kate eleanitza izango zela esan zuten. Kronologia apur bat eginez... 2007ETB3 eta ETB4 sortuko zirela, 2007ko azaroan jakinarazi zuen EITBk. Orduan esan zutenez, ETB3k kanalak haur eta gazteei zuzendutako programazioa eskaini behar zituen euskaraz. ETB4k eleanitza izan behar zuen eta albistegiak eta eduki berriak izango zituen ardatz. Biak 2008rako garatu behar ziren. 2008ETB3k bete zuen epea (2008ko urrian jaio zen), eta definizio tematiko horrekin jaio zen, neurri handi batean. 2009ETB4, ordea, kantzelatuta edo geratu zen, 2009an jakinarazi zenez, batzuen iritziz krisia aitzakiatzat hartuta. 2010Duela egun batzuk, agerraldia egin zuen Alberto Surio EITBko zuzendari nagusiak Eusko Legebiltzarreak, eta han ukatu egin zuen krisia zenik motiboa ETB4 atzeratzeko. Hori barik, ETB4ren programazio edukien inguruan gehiago definitu beharra aipatu zuen. Baina iragarri zuen 2010 amaitu baino lehen espero dutela uhinetan egotea. Tematika zehatzik ez zuen aipatu Suriok. Hemen irakurri daiteke kronika bat. Joan den astean, Lost in TV webgunearen Twiter kontuan zera agertu zen ordea, gaztelaniaz: ETB4 kiroletara dedikatuko da. Twitter bidez galdetu genien Sustatutik ea nondik atera zuten informazio hori, baina ez zuten ezer zehaztu, ez dela hedabideetan agertu. Erantzunak#1. Re: ETB4 kiroletara dedikatuko omen da eta 2010an da irekitzekoaXabier ¦ 2010-02-22 ¦ 11:22Ez zait inola ere erabaki zuzena iruditzen. Lehendik ere nahiko tarte eskaintzen zaio kirolari (kirol jakin batzuei batez ere) kate tematiko bat egiteko beharrik gabe. ETB1en kirol emankizunek duten pisu itzela arintzeko balitz, sikiera. Baina orduan lehen kateko ordu luzeak nola bete? #2. Re: ETB4 kiroletara dedikatuko omen da eta 2010an da irekitzekoaunai ¦ 2010-02-22 ¦ 12:23Xabier, zuk aipatzen duzun kate ausart hori, teorian ETB3 izan beharko litzateke. Eta neurri apalean bada ere hala dela uste dut. #3. Re: ETB4 kiroletara dedikatuko omen da eta 2010an da irekitzekoaSustatu ¦ 2010-02-22 ¦ 12:34Lost In TV-ri ekoiztetxe esan diogu mezu originalean, baina zuzendu beharra dago: Factoría Crossmediak Interneterako ekoitzitako web produktu bat da Lost in TV. EITBrako, berriz, Nickdutnik ekoizten du Factoria Crossmediak. #4. Re: ETB4 kiroletara dedikatuko omen da eta 2010an da irekitzekoaxuriken ¦ 2010-02-22 ¦ 12:34Zuzenketa bi: Ekoiztetxearen izena Factoria Crossmedia da. Albiste honetan, bestalde, 2010. urteari eskainitako paragrafoan, nahastu egin dituzue ETB3 eta ETB4. #5. Re: ETB4 kiroletara dedikatuko omen da eta 2010an da irekitzekoaSustatu ¦ 2010-02-22 ¦ 12:36Eskerrik asko Xuriken: lehen okerraren berri beste bide batetik ere esan digute, eta zeuk baino segundu batzuk lehenago berridatzi dugu zuzenago. Bigarrena ere zuzendu dugu orain. #6. Re: ETB4 kiroletara dedikatuko omen da eta 2010an da irekitzekoaFHarlock ¦ 2010-02-22 ¦ 16:02Nire iritzia. #7. Re: ETB4 kiroletara dedikatuko omen da eta 2010an da irekitzekoaXabier ¦ 2010-02-22 ¦ 18:18Unai: arrazoi ematen dizut ETB3k badituela aipatutako osagai batzuk eta programa interesgarriak (dokumentalak, kultura saioak...) emititzen dituela. Euskaraz egitea ere zinez baloratzekoa da. Baina programazio gehiena umeentzako marrazki bizidunek osatzen dute, beraz ETB1en fotokopia gehiago dirudi (batzuetan, ez beti) beste ezer baino. Horregatik ez zait iruditzen ETB3ri buruz lehendabizi entzun nuenean sortu zitzaizkidan espektatibak bete direnik. #8. Re: ETB4 kiroletara dedikatuko omen da eta 2010an da irekitzekoaJoxe ¦ 2010-02-22 ¦ 21:24Gure euskal telebista porrot bat da. Nik ez dut ulertzen ETB3 gazteentzat izanik zergaitik jarraitzen dute marrazki bizidunak orduro ematen ETB1ten. Mihiluzerekin asmatu dute. ETB nire esku egongo balitz gauza asko aldatuko nituzke: Marrazki bizidunak, kirolak, eta animalizkoen dokumentalak ETB3ra, zergatik ETB ez zen egon Bilbo Zaharra Forumneko hitzaldiak grabatzen gero emititzeko?, telebista kalera aterako nuke, kaleko arazoak azalerazteko. #9. Re: ETB4 kiroletara dedikatuko omen da eta 2010an da irekitzekoaUnai ¦ 2010-02-23 ¦ 08:48Joxe, ados nago esaten duzunarekin azken puntuan izan ezik. #10. Re: ETB4 kiroletara dedikatuko omen da eta 2010an da irekitzekoaElhuyar ¦ 2010-02-23 ¦ 10:47ETB4 kiroletako katea izango dela ETBren zuzendariak berak, Miguel Angel Idigorasek, esan zuen joan den astean, telebista-ekozileekin egindako topaketa batean. ETBren lau kateak hitz gutxitan definitu zituen, eta esan zuen:
Hizkuntzei dagokionez, aipatu zuen ETB3 euskaraz izango dela. ETB4-z ez zuen ezer esan. Kezkatuta atera ginen handik, izan ere, ez dirudi ETB1entzako eredurik dutenik buruan. Baina informazioak, gaurkotasunak eta entretenimenduak ETB2-rentzat balio badu, zergatik ez ETB1-entzat? Ikusle berezi-bereziak ote gara, bada, euskal hiztunak? #11. EITBk baieztatu du kiroletarako nahi dutela ETB4Sustatu ¦ 2010-02-24 ¦ 13:33EITBk berak atzo baieztatu zuen, oraingoz kirolen ideia tematikoa dutela ETB4rentzat. Horren bideragarritasuna ikertzeko azterketa enkargatuko dute. Eta ikerketa horrez gainera, beste bat ere bultzatuko dute, albiste berean kontatzen dutenez: "Euskaraz euskarri ezberdinetan, irratian, telebistan eta Interneten eskaintzen dituen edukiei buruzko ikerketa egingo du." Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagotelebista gaia duten albiste gehiago
Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|