|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Komunikaldiak: telebista Interneten© cc-by-sa Joxe Aranzabal ¦ 2010-02-23 ¦ 08:46 ¦ telebistaMartxoaren 10ean Komunikaldiak egingo dira HUHEZIn, Mondragon Unibertsitatearen Eskoriatzako fakultatean, eta oraingo honetan, gaia izango da Telebista Interneten. Komunikaldiak plaza bat dira unibertsitatea eta mundu profesionala gerturatzeko, eta zuzenduta daude komunikazioa ikasten ari diren ikasleei, hedabideetako eta enpresetako profesionalei nahiz komunikazio aditu eta ekoiztetxeetan dihardutenei. Aurtengoa Komunikaldien V. aldia izango da. EgitarauaAitor Arregiren gidaritzapean, talde antolatzaileak honako egitaraua prestatu du: 09:00 Aurkezpena eta ongi etorria: Iosu Zabala 09:15 Ruben Sanchez: Telebista Interneten (ezaugarriak, bilakaera, adibideak, joerak...). 10:30 Atsedena 11:00 Mahai-ingurua: zenbait adibide. Moderatzaile: Amaia Pavon:
13:00 Bazkaria 15:30 Mahai-ingurua: adibideak, euskaraz. Moderatzaile: Gorka Julio
Zelan eman izenaIzena emateko epea: otsailaren 26a arte. Izena emateko: bidali ordain agiria eta mezu bat helbide honetara: sarrera@huhezi.edu **Matrikula 25 €** (ikasleak eta langabeak, doan). |
Albiste gehiagotelebista gaia duten albiste gehiago
Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|