Itzuli orri nagusira Bidali hau

Isunak eta grebak

© cc-by-sa  Haritz Rodriguez 'Xuriken' ¦ 2010-02-16 ¦ 10:39 ¦ garraiobideak

Ibilgailuen Azterketa Teknikoa (IAT) gainditu duzula ziurtatzen duen autoko pegatina iraungitzear duzu akaso. Eta agian Gipuzkoan bizi zara. Jakin ezazu, bada, herrialde honetan dauden hiru IAT guneetatik bi greban daudela, lan badintza eta zerbitzu duinak aldarrikatzeko.


euskaltube.com bideoak | Izenburua: IAT-ETAKO GREBA / HUELGA EN LAS ITV | Erabiltzailea: ELAKOTXOKOA

Publizitatea

Bideoa ikusi baino lehen bururatu zaidan lehenengo gauza ondokoa izan da: “Baina… nola da posible Administrazioak arautu eta kudeatzen duen baimena enpresa pribatuen bitartez banatzea?”.

Ezjakin hutsa naizela pentsatuko duzue agian, baina ez naiz gidaria, eta ez dut azterketa hau inoiz gainditu behar izan. Ez dut sekula autorik gidatu eta, jakina, jabegoan ere ez dut izan. Hala ere, badakit pribatizazioaren itzala oso zabala dela “zezenaren larrua”n

Lagun batekin hitz egiten ari nintzela esan dit bere autoko kristalean itsatsita daraman pegatinak hemendik hilabete eskasera salatuko duela. Ez dela oraindik azterketara aurkeztu. Orduan etorri zait gogora Irun eta Urnietako IAT zentroetako langileak greban ari direla lan baldintza txarrak salatzeko.

IAT azterketa pasa gabe zirkulatzea arau-hauste larria omen da 2005. urtetik, eta 91/300 € bitarteko isuna jar diezazukete

Urnieta eta Irungoak Tuv Rheinland enpresak kudeatzen ditu, eta Gipuzkoan beste IAT zentro bat dago soilik, Bergaran. Hain zuzen ere, beste enpresa pribatu baten eskutan, nork daki ze lan baldintzatan.

Nafarroan, aldiz, bost gune daude. Horietarik beste bi aipatu enpresa alemaniarrarenak dira: Arbizukoa eta Iruñekoa. Beste hiruak Tutera, Peralta eta Noainen daude.

Araba eta Bizkaian ere badira hainbat. Eta Lapurdi, Nafarroa-Beherea eta Zuberoan mordoxka bat gehiago.

Laguna Donostian bizi da. IAT azterketa egiteko beste zentro batera joateak elkartasun ezaren kezka piztu dio.

Zer egin?

Artikulu hau Gutenberg Galaxia blogean ere agertu da.

Erantzunak

#1. Nafarroako ITVetan inbasioa

Sustatu ¦ 2010-02-17 ¦ 10:33

Twitterretik abisatu digute, adi, Gipuzkoarren inbasioa Nafarroan! Horra gaurko Diario De Navarra egunkariaren azala: Miles de guipuzcoanos llenan con sus coches las ITV navarras.

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

Albiste gehiago

 

 Nabigatu euskaraz