|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Atezainaren golak eman dio garaipena Realari© cc-by-sa Sustatu ¦ 2010-02-14 ¦ 16:57 ¦ kirolaClaudio Bravo Realeko atezain txiletarrak garaipenaren gola sartu du gaur Realarentzat, falta jaurtiketa batean. 1-0 irabazi dio Realak Nastic-i. Gola sartu duen atezain euskaldunik ere badago, Jose Inazio Garmendia villabonarrak Eibarrentzat sartu zuen gola, atetik atera esateko, Pontevedraren kontra 1988an. Hemen itsatsitako bideoa, zaletu batek grabatu du Anoetan. Realaren partiduaren kronika, taldearen gune ofizialean. Golak sartzen inon atezainik nabarmendu bada, Rene Higuita kolonbiarra da hori. Joan den urtarrilean erretiratu zen, azkenik, 43 urterekin. 44 gol sartu izan ditu partidu ofizialetan, Wikipediaren arabera. Higuita eskorpioi esaten dioten geldiketa moduagatik ere ezaguna da. Hemen bideo batzuk, Higuitaren golekin eta eskorpioi geldiketekin. Erantzunak#1. Re: Atezainaren golak eman dio garaipena Realariaitzol ¦ 2010-02-14 ¦ 17:42Sustatun futbol partiden kronika? WTF? #2. Re: Atezainaren golak eman dio garaipena Realarisapi ¦ 2010-02-14 ¦ 17:52Grabatu duela? #3. Re: Huguitarena orpozfutbolzalea ¦ 2010-02-14 ¦ 18:53
#4. Jokalari txarrak errealeanBixente ¦ 2010-02-14 ¦ 20:42Benetan jokalari txarrak ditu aurten errealak lehen zatitik hasita entrenaitzaileak Bravo atezaina faltak jaurtitzen ipini behar badu. Bestalde Higuitak edo Bravok faltaz sartutako golei baino merito handiagoa ikusten diet Garmendia atezainak sartutako golari, atetik-atera sartutako gola, edo Palop atezain Valentziarrak UEFAn azken minutuan buruz sartutako golari. #5. Zergaitik ez?patxi lurra ¦ 2010-02-15 ¦ 21:38Aurreko eguneko hanka sartze itzelaren ostean suposatzen dot Bravok holako zeozer behar ebala zaleekin berradiskidetzeko. Oso ondo eginda eta oso ondo sartuta. Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Tropeltxoa Tourrean!Tourrarekin batera, Sustatuzaleon artean ere lehiaketa izan dugu, Sustatu tropeltxoan Iban Lizundia Durangokoak irabazi du, eta sari txiki bat du zain. Hortik badabil Iban, jar dadila gurekin kontaktuan, mila esker. Tropela.net-en zerbitzu bikainari mila esker! Albiste gehiagokirola gaia duten albiste gehiago Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|