Itzuli orri nagusira Bidali hau

Sendagileek diote pantailan irakurtzeak ez duela inolako kalterik sortzen

© cc-by-sa  Sustatu ¦ 2010-02-15 ¦ 07:27 ¦ osasuna

Andoni Sagarna ingeniari eta euskaltzainak irakurgailu elektronikoen inguruan idatzi du bere blogean, eta pantailan irakurtzeaz dauden usteak uxatzen ditu: "Sendagileek diote pantaila batean irakurtzeak ez duela inolako kalterik sortzen." Doktore baten hitzak jaso ditu Sagarnak.

Gure amek gure begiez esan izan diguten gehiena okerra da (...) Telebista batetik edo ordenagailu-pantaila batetik hurbil jartzea ez da txarra gure begientzat.

Aldiz, irakurtzeko eran, pantailaren aurrean egoteko edo esertzeko modua eta ergonomia kontuak dira nekearen eta osasun arazo-posibleen jatorria.

Erref.: Sendagileek diote pantailan irakurtzeak ez duela inolako kalterik sortzen (www.bloglines.com)

Publizitatea

Erantzunak

#1. Re: Sendagileek diote pantailan irakurtzeak ez duela inolako kalterik sortzen

bordaberria ¦ 2010-02-15 ¦ 09:43

lehengo egunean barraquer oftalmologoari honetaz galdetu ziotenean hau esan zuen: ordenagailu aurrean irakurtzerakoan "ahaztu" egiten zaigula begikarak egitea eta horreal begi konjuntiba lehortzen zaigu eta horrek bai egiten dio begiei. Bestetik begirada hurbileko gauza bateri denbora asko edukitzeak, akomodazio edo egokipen errefejua gutxitzen du eta beraz hurrunera begiratzea komeni da, ez nahi badugu miopia garatu. Beraz, laga ordenagailua eta begiratu zeruari mesedez, bista "galdu"ko duzuela eta.

#2. i-rakurgailuren bat salgai ezaugarri hauekin?

markos zapiain ¦ 2010-02-15 ¦ 13:40

ezaugarri hauek aldi berean lituzkeen i-rakurgailua litzaiguke egokiena, alabari eta:

-distirarik ez, tinta elektronikoa
-baina leku ilunetan irakurtzea ahalbidetzen duen berezko argia
-bilatzailea, liburuan kontzeptuak eta hitzak bilatu ahal izateko, kindle lez
-oharrak idazteko aukera
-euskara arazo ez zaiona

baina dirudienez oraingoz ez dute merkatuan horrelakorik jarri salgai

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

 Nabigatu euskaraz