Itzuli orri nagusira Bidali hau

Hitzetik Hortzera, Interneten osorik telebista uhinetan baino lehenago

© cc-by-sa  Sustatu ¦ 2010-02-11 ¦ 07:34 ¦ bertsolaritza

Hitzetik Hortzera "Internet lehenesten duen Euskal Telebistako aurreneko programa" izango da, EITBren arabera. Hau da, telebistaz emititu baino lehenago sarean ikusi ahal izango da aurrerantzean bertsolaritzari buruzko programa, eta gaur goizean izango da hori estreinakoz (baita hurrengo ostegunetan ere), iluntzean ETB3n jarri aurretik (ETB1en, igande arratsaldetan, 15:00etan).

Erref.: Hitzetik Hortzera, Interneten osorik telebista uhinetan baino lehenago (www.eitb.com)

Publizitatea

Erantzunak

#1. Re: Hitzetik Hortzera, Interneten osorik telebista uhinetan baino lehenago

Inaxio Usarralde ¦ 2010-02-11 ¦ 08:31

ETB1en, larunbat eguerdian diozue eta hori ez da zuzena. Urtea hastearekin batera, igande arratsaldetan, 15:00etan, hasi baitziren emititzen. Neuk ez dut ikusten baina hala dela entzunda nago. Jakitearren...

#2. Re: Hitzetik Hortzera, Interneten osorik telebista uhinetan baino lehenago

Sustatu ¦ 2010-02-11 ¦ 09:31

Gu ezjakinak! Larunbatean jartzeagatik Hitzetik Hortzera. Zuzendu dugu. Eskerrik asko, Inaxio.

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

 Nabigatu euskaraz