Teknologia albisteak
3

Imanol Muruaren 'Loiolako hegiak' liburua

Erabiltzailearen aurpegia
Mikel Iturria
2010-02-09 : 09:02

Zer gertatu zen Loiolan? kolaborazioa sinatu zuen Xabier Mendiguren Elizegik pasa den asteko Argia aldizkarian:

Egundoko liburuak suertatzen zaizkigu batzuetan esku artean, editore-lanbide honetan. (...) Gure ofizio xumeak horixe du ederrena: beste inork baino lehenago edukitzea begien aurrean egiazko harribitxiak.

Norena den liburua? Imanol Muruarena. Titulua: Loiolako hegiak.

Mendigurenek hiru idazle eta beste hainbeste obra aipatzen ditu jarraian: Azurmendiren Espainolak eta euskaldunak, Sarrionandiaren Hnuy illa nyha majah yahoo, Elorriagaren SPrako tranbia...

Eta zer topatuko dugu irakurleok Muruaren Loiolako hegiak liburuan:

Kronika xehe bat da, 2006ko udazkenean Jesulagunen basilikan EAJ, PSE-EE eta Batasunako ordezkariek egin zituzten elkarrizketei buruz, baita aurretik eta ondotik ETAren eta Espainiako Gobernuaren artean izandako hartu-eman eta gorabeherei buruz ere.

Eta amaitzeko:

Liburu hau apartekoa da, ordea, orain arte oso jende gutxik zekiena kontatzen baitu. Urkullu, Egiguren eta Otegirekin izandako solasaldi luzeetan oinarrituta, eta hainbat iturritatik osatuta, azken bake-prozesuaren erretratu zehatza egin du, erdi ezkutuan zeuden edo guztiz ezezagunak ziren datu ugari plazaratuz.

Tira, orain bakarrik falta zaigu jakitea liburua noiz egongo den kalean. Irakurtzeko gogoa piztu zaigu-eta.

Erantzunak

xme
2010-02-09 : 10:30

Martxoaren 10a da aurkezpenerako aurreikusitako eguna.

Sustatu
2010-03-02 : 08:50

Aurkezpenarekin batera ia-ia, Martin Ugalde Foroan izango da Imanol Murua liburuaz hizketan. Martxoaren 11n, 19.00etan, Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkean.


Iritsitako gonbidapenak honela dio: Loiolako negoziazio prozesuaren kronika zehatza, orain arte inork gutxik ezagutzen zituen datuak argituz.


Inor
2010-03-02 : 09:43

Bere momentuan liburuaren aurrerapen bat irakurtzeko aukera izan nuen, lehen kapitulua izango dena, oker ez banago, eta bikain erredaktatuta egoteaz gain erabat K.O. utzi ninduen "prozesuaz" (edo "elkarrizketez", edo "negoziazioez", ez dut gogoan zein zen zerabilen esamoldea) eskaintzen zuen informazioak. Harrigarria. Hori dena gertatzen zen bitartean gu (ni behintzat) inopian... Bada ordua informazio fidagarria izan dezagun, beraz, desiatzen nago liburua irakurtzen.

Erantzun

Sartu