|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Super Bowl-eko iragarki teknologikoak© cc-by-sa Sustatu ¦ 2010-02-08 ¦ 08:12 ¦ marketinaEstatu Batuetako eta agian munduko telebista iragarki garestienak Super Bowl futbol amerikarreko finaleko tarteetan ematen dituztenak dira. Aurten emandako iragarki teknologikoen aukera duzue hemen. Lehenik eta behin, "Beyoncé-ren Aldeko Taldearen":http://www.teknopata.net/?p=2278 omenez, Vizio: Vizio delakoa, Internet integratuta daukan definizio handiko telebista bat da. Iragarkian ez bakarrik Beyoncé, Interneteko beste zenbait meme-tako protagonistak ageri dira. Honako hau Motorola Blur edo Motoblur delako sistemarena da. Hemen ere izter luzeak protagonista, kasu honetan Megan Fox aktorearenak. Motoblur Motorolak prestatutako sare-zerbitzu edo interfaze bat da. Berez, honetarako gaitutako telefonoak ematen du Android-ekin dabiltzala, baina beren funtzio sozialak Motoblur delako ingurune horretan garatzen dira. Honako hau, berriz, EA Games jokoen konpainiaren produktu bat, Dante's Inferno: Cars.com AEBetan autoa erosteko garaian informazioarekin laguntzen dizun webgune bat da. Hauek ere jarri dute iragarkia: Eta webguneen artean, munduko bisitatuenak, Googlek, jarri du iragarkia halaber. Baina kasu honetan, Super Bowl-en ematen dituzten gehienak ez bezala, ez da apropos ekitaldirako prestatu den iragarkia: duela bi hilabetekoa da, eta eman izan duten AEBetako telebistetan. Iragarki gehiago ere izan da. Hemen duzue zerrenda osoa. Super Bowl-eko jokoari dagokionez, New Orlenas Saints gailendu dira bart jokatutako finalean. |
Albiste gehiagomarketina gaia duten albiste gehiago
Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|