|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet A ze saltsa Kataluniako soberanismoan!© cc-by-sa Xabier Letona, Argia.com ¦ 2010-02-06 ¦ 10:16 ¦ politikaERCko zatiketa baten ondorioz sortu zen iragan udazkenean Reagrupament, Joan Carretero Generalitateko Gobernazio sailburu ohiak gidatutako alderdia. Lau hilabetetan 3.000 militantetik gora bildu ditu. Esquerrak hiruko gobernuan zuen zeregina ondo ez ikusteaz gain, Reagrupamenten ustez, ERC oso epe luzera begira ari zen burujabetzarekin. Aurten egingo diren hauteskunde autonomikoei begira, Carreterok agindu zuen datorren legealdian Kataluniako Legebiltzarrean independentzia aldarrikatzea eskatuko zuela. Eta horretan ziren kontuak joan den asteburuan alderdiko zuzendaritza zatitu den arte. Carreteroren bertsioaren arabera, berak eta bere taldeak dimititu dute ez daudelako barne gatazketan denbora galtzekotan eta “besteek” ohiko alderdi bat egin nahi dutelako. “Besteen” esanetan, Carreterok bere moldera gidatu nahi du alderdia, estatutuen aurka eta alderdi berriaren etxeko marka den gardentasunari muzin eginez. Xavier Rull unibertsitateko irakaslea da buruzagi hauetakoa eta honela azaltzen du gertatutakoa. Dagoen harriduraren lekuko da baita ere Vilawebeko zuzendari Vicent Partalen editoriala, eta honek aitortzen du ez duela ulertzen ongi zer gertatu den, baina batasuna eskatzen die alderdi soberanistei eta ez banaketa gehiago. Carreterok atzo bildu zituen Reagrupamenteko lurralde ordezkariak eta hauek sostengua adierazi zioten. Panorama korapilatzeko espero zena gauzatzen da: Joan Laportak iragarri du jada Aste Santuaren aurretik jakinaraziko duela aurtengo hauteskunde autonomikoetara hautagai moduan aurkeztuko den ala ez. Carreterok Reagrupamenteko zerrenda buru izatea eskainia zion Laportari, baina honek hautagai izatekotan talde berri bat sortuta izango dela iragarri du. Carreterok sostengua emango diola eman du aditzera. Laporta lehenago ere ibilia da politikan, Pilar Raolak eta Angel Colomek 90eko hamarkadan sortutako PIn (Independentziaren Alderdia) hain zuzen. Raola eta Colom CiUn daude gaur egun.
Erantzunak#1. Re: A ze saltsa Kataluniako soberanismoan!xabi ¦ 2010-02-07 ¦ 16:33bai, ni ere jarraitzen ari naiz saltsa. halaere, badirudi carretero-k jokaldi oso inteligentea egin duela. hortaz, saltsa baino agian inteligentziaz egindako defenestrazio bat edo. directe.cat-en artikuluren baten carreteroren jokaldia pixkat suresnes-eko psoe barruko tirabirekin konparatzen zuten. Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagopolitika gaia duten albiste gehiago
Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|