|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Sustatu.com, 2009ko estatistikak© cc-by-sa Sustatu ¦ 2010-02-09 ¦ 08:37 ¦ sustatuBukatu berri den 2009. urtea aldaketa urtea izan da Sustaturentzat: diseinu berria, sare sozialak, kolaboratzaile berriak, ... eta badirudi irakurleen artean harrera ona izan dutela aldaketek. Estatistikek horrela diote, behinik behin: inoiz baino Sustatuzale gehiago izan ditugu 2009. urtean: 505.418 bisitaldi. Eskerrik asko guztioi! Datu orokorrakHauexek dira azken urtean izan ditugun zenbaki orokorrak (aurreko urteetakoak ikusteko: 2005, 2006, 2007).
Sustatura heltzeko bideak:
Sustatura iristeko, bilatzaileetan gehien bilatutako hitzak ondorengoak izan dira: Sustatu, Veleiako hitzak, atariko froga, elexpuru, gotzon garate, ubuntu euskaraz, euskadi saria. Harpidetzak
Gehien ikusi diren albisteakHauexek dira 2009an gehien irakurri diren bost albisteak; bertsolaritza nagusi.
Nabigazio hizkuntzaNabigatzailea euskaraz konfiguratuta daukaten erabiltzaileen kopurua aurten ere hazi egin da (urtero ikusten da igoera, 2005. urteaz geroztik). 2009an zehar, Sustatuzaleen %46ak euskaraz zeukan konfiguratuta bere nabigatzailea.
Gorantz jarraitzen du, baina hazkundea apaldu egin da aurten eta oraindik erabiltzaileen erdiak baino gehiagok erdaraz dauka konfiguratuta nabigatzailea. Nabigatu euskaraz!!! Erabilitako nabigatzaileak eta plataformakErabiltzaileek darabilten nabigatzaileari dagokionez, Firefoxek gorantz jarraitzen du eta Explorerrek beherantz. Aipatzekoa da Chrome ere bere lekutxoa hartzen hasia dela:
Erabilitako plataformei dagokienez, Windows nagusi (%80), eta ondoren, Mac (%11) eta Linux (%8,4). Aipagarria da, aurten lehenengo aldiz, Linux erabiltzaileak jaitsi egin direla (Maczaleak igo diren neurri berean). Windowsen ez dago aldaketa nabarmenik. Pantaila bereizmena
Oharra: Artikulu honetako datuak Analytics sistemarekin lortu ditugu. Sustaturen estatistika publikoak Statcounterren aurkituko dituzu. Erantzunak#2. oso datu esanguratsuakptx | irratia.com ¦ 2010-02-09 ¦ 10:00Datu esanguratsuak, asko eta asko. #3. Re: Sustatu.com, 2009ko estatistikakJoseba ¦ 2010-02-09 ¦ 23:32euskal prentsako datuak izaki, eguneko 1.500 irakurleren bueltan egotea, kopurutxoa da. zorionak ! #4. Re: Sustatu.com, 2009ko estatistikakSustatu ¦ 2010-02-10 ¦ 11:11Haritz Rodriguezek Facebooken bidez egin digu iruzkina, ez ote ditugun bisita eta bisitari terminoak nahastu. Bai, agian bisitaldi terminoa erabiltzea hobe izango da, eta idatzi genuena zuzendu dugu jada: 2009an izandako 505.418 bisita edo bisitaldiak ez dira 505.418 bisitari desberdin. Iaz 149.599 bisitari desberdin izan ditugu eta horien artean 505.418 bisitaldi egin dizkigute. Eskerrik asko argitzen laguntzeagatik, Haritz. Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Sustaturen inguruan
Albiste gehiagosustatu gaia duten albiste gehiago
Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|