|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Phishing saiakera Euskalnet-eko e-posta erabiltzaileen kontra© cc-by-sa Sustatu ¦ 2010-02-05 ¦ 11:29 ¦ internetPhishing saioak etengabeak dira sarean, baina azken egunetan Euskalnet e-posta helbideen erabiltzaileenganakoa agertu da. Adi, pasahitzak mezu elektroniko batean eskatzen dizkizuten saiakera maltzur hauekin. Hauxe helarazi digu lagun batek. Mezu faltsua da, jakina. Zure pasahitzak lortu eta gero nahi dutena egiteko erabiltzen dira mezuok. Normalean, bankuko kontuekin; baina gaur egun ia edozerrekin, adibidez, Facebook-eko kontuen pasahitzak lapurtzeko intentzioarekin, edo ikusten dugun bezala, Euskaltel-en Interneteko e-posta zerbitzua (Euskalnet) darabiltenen kontuak eskuratzeko asmoz. Phishing esaten zaio Interneteko iruzur mota honi. Gidalerro orokor bezala:
Dena dela lehen arauari kasu eginez phishing aukerak asko murrizten dira. phishing_euskaltel.txt 0KB (899 byte) |
Albiste gehiagointernet gaia duten albiste gehiago
Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|