Teknologia albisteak
1

Webgune berriak, "bake prozesuaren" alde, edo "aldaketa politikoaren" alde

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2010-02-04 : 16:02

Atzo eta gaur eztabaida politikorako bi webgune elebidun ireki dira. Lokarrik Bakeprozesua.org delakoa aurkeztu du, eta abertzaletasunarekin kritiko diren beste zenbait elkartek, Aldaketa Politikoa Euskadin goiburuan daraman beste bat.

Aldaketa Politikoaren aldeko webgune hori zenbait fundazio eta taldek aurkeztu dute gaur. Euskaraz, medioen aurrean, Aldaketa plataformako Joseba Arregik aurkeztu du.

Beste webgunea Lokarrik inauguratu zuen atzo: izatez, bi domeinu, bat gaztelaniaz eta bestea euskaraz, BakeProzesua.org baina hizkuntzaren antolakuntzatik ematen du gaztelaniazko artikuluak euskarazkoan ere irten daitezkeela: horrelako bat dago orain lehena.

Webgune honekin Lokarrik Interneten estrategia berria garatu nahi duela adierazi du, eta "Blog parte hartzaile hau da estrategia horren tresna berrietako bat." Lokarrik dioenez:

Elkarrizketa eta entzumena dira ezberdinen artean akordioak lortzeko Lokarrik defenditzen dituen printzipioak elkarbizitza plurala, demokratikoa eta giza eskubideak errespetatzen dituena eratzea helburu. Internet bidez sare sozialetan parte hartzeak printzipio horiek biltzen ditu.

Agiri bat dago Issuu plataforman estrategia hau azaltzen duena, eta ekarpenak ere egin daitezke wiki batean (momentuz aurkibide moduko bat prestatu dute, gaztelaniaz).

Erantzunak

Paul
2010-02-04 : 23:20

Kaixo:



ez dakit zer gertatu den, baina atzo, arratsaldeko lehenengo orduan, dana zegoen gure wikian, euskeraz eta erderaz. Orain zuen artikulua irakurri dut eta ikusi dut dana erdi desagerturik zegoela. Euskeraz, adibidez, ez zegoen ezer. Bueno, konpondu dut.



Eskerrik asko

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago