|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet San Blas opila© cc-by-sa Sustatu ¦ 2010-02-03 ¦ 11:33 ¦ gastronomiaGaur otsailak 3, San Blas eguna. Eibarren, sanblas opilak bedeinkatu eta jateko eguna. Eibar.org-en bada errezeta bat, baina gaur bereziki argitaratu du beste bat Irinak eta Urunak blogak, lehengoan aipatu genuen blog gozo horrek. Izatez, sanblasak Eibartik irten eta hainbat okindegi eta gozotegira zabaldu dira, bereziki Gipuzkoan. Eta baita data hauetatik kanpo, urteko edozein sasoitara. Eibarren, bereziki, urte guztian zehar sanblas primerakoak erosteko, Zabaleta okindegian, Bidebarrieta kalean.
Erref.: San Blas opila (irinaketaurunak.wordpress.com) Erantzunak#1. Re: San Blas opilaleire narbaiza ¦ 2010-02-03 ¦ 13:27Ummm! Ez dakizue ze edarra dan San Blas aurreko egunetan peora (atari) batzuetan egoten dan usaiña! Sanblasak egitten hasi diran seiñale! #2. Sanblasera andereinoariIban Arantzabal ¦ 2010-02-03 ¦ 14:31Herri inportante bat, behintzat, falta jatsu usaindun atarixak aittatzerakuan. uuujjjuummmm!!!!!!!! #3. Re: San Blas opilaElena Laka ¦ 2010-02-03 ¦ 16:00Eguerdian jende piloa zegoen Eibako posta bulegoan. Harritu egin nau, ze azkenaldian tallerren krisisa dela-eta, jende gutxi ibiltzen da. Galdetu dut zergaitik hain beste jende, eta bertako langileak esan dit jendea sanblasak bidaltzen ari zela, oso tradizio zabaldua dela postaz sanblasak bidaltzea, batez ere San Blas egunean, behin opilak bedeinkatuta daudela. Europa osoara bidaltzen omen dituzte eibartarrek sanblas opilak. #4. Re: San Blas opilaJosu ¦ 2010-02-03 ¦ 16:34Guadalajaran (Espainiako Guadalajaran) bizi den lagun eibartar batek urtero egiten ditu Sanblasak. Behin semearen lagunei etxera eramateko egin, eta hurrengo egunean semearen lagun horietako bati galdetu zion ea gustatu ote zitzaion... eta umeak erantzun zion ezin izan zuela probatu. Etxera eraman eta amak osorik jan zuela! Hain da ona! #5. Barka bekit berorrek, Arantzabal jauna!leire narbaiza ¦ 2010-02-03 ¦ 21:20Dudan egon nok, Iban. Pentsau juat Elgetan be egingo zirala. Horren aurrian, nahixago izan juat ezer ez esatia. Eta azkenian hankia sartu! #6. Re: San Blas opilaMikel Lizarralde ¦ 2010-02-04 ¦ 12:16#3 Elenak dioena ezagun egin zait. Erasmus programa dela eta Glasgow-en nengoela amak San Blas mordoxka bat bidali zidan. #7. Re: San Blas opilaJosu Mendicute ¦ 2010-02-04 ¦ 23:53Facebooken San Blas Opilak orria sortu dut, gozozaleontzako. Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagogastronomia gaia duten albiste gehiago Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|