|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Elhuyar Aholkularitza, ate berriak zabaltzen© cc-by-sa Elhuyar Aholkularitza ¦ 2010-02-03 ¦ 08:04 ¦ enpresaBilbo Handian euskararen normalizazioaren, aukera berdintasunaren eta herritarren parte-hartzearen ateak irekitzen lagundu nahi dugu Leioatik. Usurbilen hasi genuen bidea, Elhuyar Fundazioaren egoitzan. Bidea eginez, Durangon aurkitu genuen ibilbideko bigarren aterpea. Orain, Bilbo Handira iritsi da Elhuyar Aholkularitza eta Leioan ireki ditugu bulego berriaren ateak. Handik Bilbo Handian euskararen normalizazioaren, gizon eta emakumeen arteko aukera berdintasunaren eta herritarren parte-hartzearen ateak irekitzen lagundu nahi dugu. Horretarako, ohi bezala parte hartzeko metodologian oinarrituko gara, hori baita eraldaketaren giltza. Leioako bulego berria eta gu geu ezagutzeko hitzordua jarri dugu ostegun honetan, otsailaren 4an. Leioako Estartetxe kaleko 5.enean aurkituko gaituzu, Ikea eraikinean. 12:00etan hasiko da ekitaldia, 1. solairuko zabalgunean. Ondoren bulegoa ikusi eta mokadutxo bat jateko aukera izango duzu. Erantzunak#1. Bilbo Handia???xiber ¦ 2010-02-03 ¦ 09:08Garai batean Bilbo ingurukook ez genuen onartzen inondik inora Bilbo Handia izendapena. Eta orain ematen du zilegia dela. Sentitzen dut baina Elhuyarrek ez du ireki bulegoa Bilbo Handian, Leioan baizik, hau da, Uribe Kostan. #2. Honek giputzek ez dekie idearik bez!ptx ¦ 2010-02-03 ¦ 09:44Barkatuiotzezu Xiber. Euskeria salbetan datoz gurera, eta hemengo lau txakur txikiek ataraten. #3. Re: Elhuyar Aholkularitza, ate berriak zabaltzenUribe ¦ 2010-02-03 ¦ 10:43Bat nator Xiberregaz, ez dagoela esaterik Bilbo Handia, " gran Bilbao"ren zuzeneko itzulpena izan arren. Akatsa horren izendapenean dago Nozbait, iragan sasoitan, Txorierriko udalerriak "jan" eta Bilbao handia egin zaneko garaietan, eta zuzena da Uribe aldea. Berez, guztira 23 udalerri, #4. Re: Elhuyar Aholkularitza, ate berriak zabaltzenJosu ¦ 2010-02-03 ¦ 11:20Ez dute Bilboko egoitza ireki, Bilbori zerbitzua emango dion egoitza baizik. Bilbo Handiaren (...) lagundu nahi dugu Leioatik Ondo edo gaizki ikus dezakegu Bilbo Handiari zerbitzu emango dion bulegoa irekitzea Leioan. Baina uste dut ez diotela Leioari Bilbo Handia izendapena eman. ;-) #5. Bilbo Handira ez ala?xiber ¦ 2010-02-03 ¦ 11:55Eta zergaitik dio hau? #6. Vaya semanita-koak baino txarragoJozulin ¦ 2010-02-03 ¦ 13:30Bilbo Handia, Bilboko metropoli-eremua... izen kontuak nire ustez. Zertan dira desberdinak soziologikoki Leioa eta Bilboko auzo berrietako bat, esaterako? #7. Noizko Bilboaldea?bilboaldeano ¦ 2010-02-03 ¦ 14:05Hitza hitz, ikus nork erabiltzen duen "Gran Bilbao" eta nork "Bilbao Metropolitano", eta hortik atera ondorioak. Gazteleratik edan beharrean, Bilboaldea noizko? Donostialdea bai, Bilboaldea ez? #8. Re: Elhuyar Aholkularitza, ate berriak zabaltzenUribe ¦ 2010-02-03 ¦ 14:29Jakin beharrekoa da betikoa, dagokiona dala Uribe. #9. Re: Elhuyar Aholkularitza, ate berriak zabaltzenKoldo Azkue, antropologoa ¦ 2010-02-05 ¦ 21:07Bilbo Handia? Bilbo Aldea? Ez bata ez bestea, Leioa ez da egundo egon frankismoaren denboran inbentatu zuten herri pillo horretan. Erandio bai, baina Leioa aspaldi banandu zen Erandiotik.1526.arte Leioa Erandioko auzo bat izan zen eta lau baseliza izan zituen: Ondiz, Peruri, Santimami eta Elexaldekoak. Azkeneko honi, San Juan Baustistari dedikatua egon zenari, parrokia izendatu zioten orduko Arziprestek. Hortik aurreratzean Anteiglesia edo bihurtu zen, hau da, sakramentuetako diruak hantxe bertan geratzen ziren Erandioko Santa Mariaren apaizekana joan barik. Hori diote sikeran historiagileek. Neu, edadekoa izan arren, eznaiz gogoratzen... Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagoenpresa gaia duten albiste gehiago
Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|