|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Elekak ItzulpenFlow izeneko zerbitzua jarri du martxan© cc-by-sa Eleka Ingeniaritza Linguistikoa, S.L ; Ainhoa Salegi ¦ 2010-02-06 ¦ 08:36 ¦ enpresaEleka Ingeniaritza Linguistikoa enpresak ItzulpenFlow (www.itzulpenflow.com) aplikazioa garatu du. Aplikazio hau itzulpen-zerbitzuei, itzulpengintzako mikroenpresei eta freelancei zuzenduta dago bereziki. ItzulpenFlow itzulpen-prozesuko lan-fluxu osoa kudeatzen duen aplikazioa da. Mikroenpresa eta freelance-ei zuzenduta dago bereziki, nahiz eta enpresa txiki eta ertainek ere erabil dezaketen. ItzulpenFlow tresnaren bidez, lan-eskaera jasotzen denetik emaitza bidaltzen denera arteko ataza guztiak kudeatu ahal izango ditu erabiltzaileak, eta gainbegiratu batekin itzulpen-prozesu osoa zein egoeratan dagoen ikusi ahal izango du: bezeroen zerrenda, aurrekontuak sortzea, epeak, hitz kopuruak..., alegia, lan-fluxuaren egoera osoa. ItzulpenFlow web zerbitzua da. Beraz, web nabigatzailea nahikoa da guztia kudeatu ahal izateko, norberaren ordenagailuan ezer instalatu beharrik gabe. |
Albiste gehiagoenpresa gaia duten albiste gehiago
Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|