|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Abizenak euskal grafiaz jartzeko kanpaina jarri dute abian UEMAko herrietan© cc-by-sa UEMA ¦ 2010-02-03 ¦ 08:07 ¦ hizkuntza-eskubideakUdalerri Euskaldunen Mankomunitateak bultzatuta (UEMA), Guk abizena, zuk? kanpaina jarri da martxan mankomunitateko herrietan, euskal abizenak modu ofizialean eta toki guztietan euskaraz izan nahi dituztenentzat. Eskaera egiten duten herritarrek aukera izango dute Arteche, Aguirre, Aurrecoechea, Echenique edo Echeverria aldatu eta Artetxe, Agirre, Aurrekoetxea, Etxenike edo Etxeberria bihurtzeko. Izan ere, udalerrietako telefono listina hartu besterik ez dago ikusteko zenbat eta zenbat euskal abizen dauden oraindik gaztelaniazko grafiarekin: ch, c, qu eta gui ugari dago oraindik, beste garai baten arrasto baten moduan. UEMAko Zuzendaritza Batzordearen ustez, “hizkuntza bateko abizenak beste hizkuntza batean idaztea ez da normala”. Ekimenaren helburua normalizazioa besterik ez dela gaineratu dute kanpainaren sustatzaileek, eta gogorarazi dute hizkuntza normalizatuetan ez dela horrelakorik gertatzen: “Ingelesek Shakespeare idazten dute, eta ez Xexpir, eta espainolek Cervantes idazten dute eta ez Zerbantes. Nor gara euskaldunak horiek berridazten hasteko? Aguirre edo Echeverria abizenak baldin badira, zergatik ez Agirre eta Etxeberria idatzi, euskaraz? Ingelesak ala espainolak baino gutxiago ote gara, ba?”. Abizenak aldatzeko zer egin behar den jakin nahi baduzu, sartu helbide honetan uema.org Guk abizenak, zuk? Erdarazko grafiazko abizenari eutsiko diozu? Erantzunak#1. Re: Abizenak euskal grafiaz jartzeko kanpaina jarri dute abian UEMAko herrietanEdorta Agirre ¦ 2010-02-03 ¦ 08:56Gaztelaniazko grafiarekin ez ezik, frantsesezko grafiaz idatzirik ikusi omen dut bakarren bat, baina kontua ez da horretan kartutxoak xahutzea. #2. Re: Abizenak euskal grafiaz jartzeko kanpaina jarri dute abian UEMAko herrietanImanol Haro (UEMAko hizkuntz normalizatzailea) ¦ 2010-02-03 ¦ 12:56Ipar Euskal Herrian abizenaren grafia euskarara aldatzeko prozedurari buruz galdezka aritu gara, eta ez da makala, ez, egin behar dutena (Ipar Euskal Herrian beti okerrago. #3. Re: Abizenak euskal grafiaz jartzeko kanpaina jarri dute abian UEMAko herrietanMirari Alberdi (HPSko hizkuntza-plangintzako teknikaria ¦ 2010-02-04 ¦ 09:25Horrelako kanpainetan komeniko litzateke aipatzea eta azpimarratzea gurasoek deiturak euskaratuz gero adintxikiko seme-alabenak ere automatikoki aldatzen direla. Gurasoek egindako aldaketek efektu biderkatzailea dute. Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Hizkuntza eskubideakEuskaldun gisa zure hizkuntza eskubideak urratuta ikusi badituzu, honako zerbitzu hauetara jo dezakezu:
Albiste gehiagohizkuntza-eskubideak gaia duten albiste gehiago
Portadan orainPil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|