|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Gazte Ekoliderrak jaio da© cc-by-sa Kutxak antolatua ¦ 2010-02-03 ¦ 13:19 ¦ naturaGazte Ekoliderrak proiektuaren helburu nagusia Gipuzkoan jasangarritasunaren alde gogoz arituko den gazte sare formatu eta aktiboa sortzea da.
Proiektu hau Kutxak garapen jasangarriaren alde eta gazte lidergoaren alde egiten duen apustuaren ondorioetako bat da. Trebakuntza eskaintzan esparru anitzetako unibertsitateko irakasleak, erakundeetako ordezkariak, profesionalak, elkarteak, adituak, aktibistak, mendizaleak eta bestelakoek parte hartzen dute, garapen jasangarria eta lidergoa ikuspuntu ezberdinetatik landu ahal izateko. Rockefeller Fundazioak LEAD (Inspirng Leadership for a Sustainable World) izeneko proiektua jarri zuen martxan 1991. urtean. Ordutik, kontinente guztietako 2000 pertsona baino gehiago izan dira, trebakuntza gainditu ondoren, LEAD-eko kide izatera pasa direnak (LEAD felllows network ). Beraz, Gazte Ekoliderrak proiektuarentzat ezinbesteko erreferentzia da LEAD ekimena, nahiz eta Gazte Ekoliderrak gure inguru, errealitate eta beharretara egokituta egon. Gazte Ekoliderrak proiektua hiru hitzetan labur daiteke, Trebatu-Ekin-Izan eta hitz bakoitzaren baitan fase bat dago:
EKOliderrak.jpg 35KB (36837 byte) |
Albiste gehiagonatura gaia duten albiste gehiago
Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|