|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Patxi Lopez lehendakaria, "orekaren" pultsera magikoaren erabiltzaile© cc-by-sa Sustatu ¦ 2010-04-26 ¦ 10:32 ¦ zientziaVocento taldeko egunkariekin igandez zetorren gehigarrian ageri da Lopez eskumuturreko ezagunarekin. Modelo bat baino gehiago dago, baina plastiko zati bat besterik ez dira, alde batetik marka bat erakusten, kasu honetan EFX delakoa.
Beheko aldetik, ordea, azala ukitzen duen aldean, txip baten itxura duen zerbait dauka, holograma bat omen. Ke saltzaileen arabera, hori da sendatzaile energetikoa edo dena delakoa.
Txorakeria handi bat besterik ez da, noski. Baina, saldu, saltzen ari dira. Hona Goiena Telebistan azaldutako albiste bat: Pultsera hauek txorakeria handi bat besterik ez direla demostratu da, bai serioski, eta bai txantxetan ere. Serioski, horra azterketa bat non plazebo efektuarekin parekatu duten pultseren ustezko eragina. Txantxen alorrean, txip edo bateria edo holograma batek zeure bizimodu edo osasunean eragin dezakeela uste baduzu, ekin energia gehiagoko zerbaitekin, adibidez telefono mugikorreko bateria batekin. LehendakariPBalance.jpg 7KB (7985 byte) Erantzunak#1. Re: Patxi Lopez lehendakaria, "orekaren" pultsera magikoaren erabiltzaiileiker ¦ 2010-04-26 ¦ 10:51100% efektibitatea..
#2. Patxi Lopez lehendakariaren hitzak artikulu horretanSustatu ¦ 2010-04-26 ¦ 12:17Portadan eskumuturrekoarekin agertzeaz gain, barruan bere euskara ikasteko prozesuaz mintzo da Patxi Lopez. Yo es que soy de la margen izquierda, una zona donde no se ha hablado euskera nunca. Y el euskera es complicado. Además, hago muchas piras. Ibar Ezkerrean sekula euskararik egin ez denik ezin da egia izan, toponimiari erreparatuz gero konturatzen da bat. Horrez gain, Bilboko Buja auzoan, Ibar Ezkerrean geratzen dena izatez, baserritar euskaldunak elkarrizketatu izan ditu Iñaki Gaminde hizkuntzalariak, Bilboko Euskara bere liburu eta grabaketa sortan. #3. Re: Patxi Lopez lehendakaria, "orekaren" pultsera magikoaren erabiltzaiileJoxe Rojas ¦ 2010-04-26 ¦ 12:39Bada, Jaurlaritzak bere euskara klaseengatik ordaindu duen dirutza kontuan izanda, egin zezakeen ahaleginik txikiena sikieran klasera joatea da >:( #4. Re: Patxi Lopez lehendakaria, "orekaren" pultsera magikoaren erabiltzaiileJozulin ¦ 2010-04-26 ¦ 12:40Dio nire lagun -gaizto- batek orain arte ahoa zabaltzen zuen arte ezin genuela jakin norbait babua ote zen; orain errazagoa da: esumuturrera begiratzearekin nahikoa. #5. Re: Patxi Lopez lehendakaria, "orekaren" pultsera magikoaren erabiltzaiileJosu Mendicute ¦ 2010-04-26 ¦ 13:05+1 Joxe. Lehendakariaren euskara klaseentzat 36.000 euro laga ostean... #6. Re: Patxi Lopez lehendakaria, "orekaren" pultsera magikoaren erabiltzaiileurdin ¦ 2010-04-26 ¦ 14:23
#7. Re: Patxi Lopez lehendakaria, "orekaren" pultsera magikoaren erabiltzaiilearrikitaun (edorta lopez) ¦ 2010-04-26 ¦ 14:43Portuko kopla zaharra eguneratuta Francisko Lopez saleue, euskara esamiñeue, Portugaleteko barran, brantza estue paseue...
Porzierto, orekaren pultsera erabiltzea ere! zer desorekatuta zaude ala? #8. Re: Patxi Lopez lehendakaria, "orekaren" pultsera magikoaren erabiltzaiileoreka ch ¦ 2010-04-26 ¦ 15:10Ezjakintasuna zer den... #9. Re: Patxi Lopez lehendakaria, "orekaren" pultsera magikoaren erabiltzaiileFelipe Baraka ¦ 2010-04-26 ¦ 18:21Gaur egun batzuek jarraitzen dugu euskaraz berba egiten. Egunotan Barakaldoko Beurko Bagatzan Euskal Astea ospatzen gabiltza #10. Re: Patxi Lopez lehendakaria, "orekaren" pultsera magikoaren erabiltzaiileJulen ¦ 2010-04-26 ¦ 19:19"el euskera nunca se ha hablado en la margen izquierda." gezur galanta, ni, Bizkaiko meatzaldekoa naz (Gallarta) eta familia guztia euskalduna dut, Franco garaian amonak nire osaba izekoei ez zien euskara irakatsi, baina gero 80 hamarkadan ikasi zuten. Patxi eta betiko desenkusak: es que es muy dificil, es que lo hablan cuatro, es que en mi pueblo nunca se ha hablado. Egia da ezkerraldean eta meatzaldean euskara ez dagoela Ondarroan bezain sano, baina euskaldunak gero eta gehiago gara, eta gazteak. Gogoratzen naiz duela gutxi nire herrian anaiarekin kaletik euskaraz hitz egiteagatik terroristak deitu gintuztenean. Euskara ETA rekin lotzen jarraitzen duten Patxi bezalako pertsona asko geratzen dira. #11. Re: Patxi Lopez lehendakaria, "orekaren" pultsera magikoaren erabiltzaiileJozulin ¦ 2010-04-26 ¦ 20:33Elkarrizketa honetan ere onartzen zuen Patxi Lopezek piper egiten zuela euskara klaseetara.
Zer moduz zoaz euskararekin? #12. Re: Patxi Lopez lehendakaria, "orekaren" pultsera magikoaren erabiltzaiileJosu Mendicute ¦ 2010-04-27 ¦ 12:26Elkarrizketa hori, tokaio, Lehendakari izan baino lehenagokoa da. Bere alderdiak ordaintzen baldin bazituen klase horiek... ba bueno. Baina orain guztion diruaz ordaintzen dituzte bere euskara klase eskakeatuak. Amorragarria da. Facebooken taldea sortu dute *Yo también haría muchas piras si Jaurlaritza me pagara la matricula* (Nik ere piper asko egingo nituzke matrikula Jaurlaritzak ordainduk balidake). Amorru horren lekuko, 112 kide gara une honetan. Larrialdietarako zenbakia, baina ez dut uste Patxi asko larrituko denik honengatik, lehenago behin eta berriro egin duen bezala, txorakeriaren bat tuiteatuko digu gaiak erreperkusio handiagoa baldin badu. #13. Re: Patxi Lopez lehendakaria, "orekaren" pultsera magikoaren erabiltzaiiledesplazatua ¦ 2010-04-27 ¦ 13:51Aralarrek Lopezi eskatu dio ez dezala ahaztu "EAEko lehendakari delako ari dela guztion diruarekin euskara ikasten". Gehiago irakurri #14. Belen Estebanek ere badauka bat!Mikel ¦ 2010-04-28 ¦ 15:46El Pais egunkariak dakarrenez Osasun ministerioa larrituta dabil. Baina deigarriena ez zait hori egin. Albistean diotenez pertsonaia ezagunei dirua ematen diete eskumuterrekoa eramateko (ohiko praktika hainbat produktu/merkatutan), tartean Belen Esteban ere! #15. Re: Patxi Lopez lehendakaria, "orekaren" pultsera magikoaren erabiltzaileDesplazatua ¦ 2010-04-29 ¦ 06:38Belen Estebanek eta Cristiano Ronaldok eta beste hainbatek, baina Facua-Consumidores en Acción kontsumitzaileen elkarteak salatzea erabaki du Correon irakurritako albistearen arabera. OCUk ere "produktu-milagrotzat" jo du. #16. Lehendakariaren orekaren eskumuturrekoa, amarentzat omenSustatu ¦ 2010-04-29 ¦ 07:44Mikelek emandako esteka horretan El Paisek dio Patxi Lopezek argitu duela pultsera amarentzat zela. Ez du hitz testualik edo beste erreferentziarik ematen. Kontua Zaldieroak ere aipatu du gaurko tiran. Gai honetatik sortu den bestea, euskara klaseei eta Ibar Ezkerrari buruzko kontua, beste artikulu honetan luzatu dugu, Legebiltzarrera iritsiko denez. #17. Re: Patxi Lopez lehendakaria, "orekaren" pultsera magikoaren erabiltzailearasanse ¦ 2010-05-02 ¦ 22:15Eskumuturrekoarenak erakusten du berriz ere nolakoa den Lopez. Badaude adjetibo mordo bat bere ezjakintasuna adierazteko, baina ez dut uste merezi denik, hasieratik ikusten zitzaion. Euskarari buruz esandakoa izan da benetan lotsagarria; edo kaiku galanta da, edo oso-oso gaiztoa. Niretzat harrigarriena zera da: nola ez diren lotsaz hiltzen bere partiduko asko, ustez kultura dutenak: Urgell, Etxezarreta, Zabaleta... eta haiekin batera ezagutzen ditugun asko eta asko. Hainbeste amorru gordetzen diote euskalduntasunari? edo beren interes partikularrek dute lehentasuna? Gustatuko litzaidake jakitea. #18. Re: Patxi Lopez lehendakaria, "orekaren" pultsera magikoaren erabiltzaileazpi ¦ 2010-05-02 ¦ 22:53Pultsera majikoaz, gaurko DVn
Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagozientzia gaia duten albiste gehiago
Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|