|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Patxi Lopezen euskara klaseak 36.000 euro ordainduko ditu Jaurlaritzak© cc-by-sa Sustatu ¦ 2010-02-01 ¦ 10:16 ¦ hizkuntzaUllibarri euskaltegiaren ardura izango da Patxi Lopez Lehendakariari euskara irakastea. Zeregin horren truke 36.000 euro ordainduko dizkio Jaurlaritzak, iragan ostiralean publikatu zutenez. Kurtso osorako matrikula 60 aldiz merkeagoa da. AEKren Bilboko eskaintza, adibidez, 617 eurokoa da (330 orduko ikastaroa). Cybereuskadi blogean ere eman dute honen berri, gazteleraz. Erref.: Patxi Lopezen euskara klaseak 36.000 euro ordainduko ditu Jaurlaritzak (www.euskadi.net) Erantzunak#1. Re: Patxi Lopezen euskara klaseak 36.000 euro ordainduko ditu JaurlaritzakEdorta Agirre ¦ 2010-02-01 ¦ 10:51Ez nau harritzen beste batzuek debalde ikasi behar izan duguna argi handirik gabeko tipo harroxka horri gure patrikatiko sei milioi pezeta kostatzeak. #2. Re: Patxi Lopezen euskara klaseak 36.000 euro ordainduko ditu Jaurlaritzakaitzolpari ¦ 2010-02-01 ¦ 11:07Ño! Astean hiru goiz igaroten baditu euskara ikasten (Correo taldeko albistea), eta eguneko 4 ordu ematen baditu... kalkulu azkar bat eginda, ordua ia 60€ ordaintzen ari da! Jakingo al du badaudela euskara ikasteko dirulaguntzak? #3. Re: Patxi Lopezen euskara klaseak 36.000 euro ordainduko ditu Jaurlaritzakeneko ¦ 2010-02-01 ¦ 11:17hori lehenengo urtea, ze datorren urterako beste horrenbeste gastatzeko aurrekontua dagoela dirudi. enekien nik horren garesti jarri zirenik euskaltegiak!?!?!? ea behintzat probetxurik ateratzen dio. #4. Re: Patxi Lopezen euskara klaseak 36.000 euro ordainduko ditu Jaurlaritzakitziar ¦ 2010-02-01 ¦ 12:19Joan den astean entzun nion aspaldiko partez Ardanzari Euskadi Irratian egin zioten elkarrizketa batean, eta ederto batean aritu zen euskaraz. Ez dut uste zilegi denik aipatutako guztiak zaku berean sartzea; Ardanzak jakingo du ba, "asaben gomutaz" eta "asaben gomatuz" adierazpideen esanahaia, beste batzuek ordea, ondo ordaindutako eskolak beharko dituzte... #5. Re: Patxi Lopezen euskara klaseak 36.000 euro ordainduko ditu JaurlaritzakBenito ¦ 2010-02-01 ¦ 13:35Eman duzuen datuan zehaztapen bat egin behar da. Ikasleak ordaintzen duen matrikula gauza bat da, eta beste bat bere ikastorduen kostua. Adibidez, Bilboko ikasle batek AEKren euskaltegi batean ordaintzen duen hori 330 orduko ikastaroaren kostuaren erdia baino ez da ggb (ez dauzkat zenbakiak hemen orain), gainerakoa EJk HABEren bidez ematen dituen diru-laguntzekin finantzatzen da. Era berean, ikasleak aurrera egin ahala eta mailakako azterketak gaindituz gero, bere gastuaren parte bat hartuko du bueltan HABEren bidez. Horri gehitu behar zaio lekuan-lekuan eta kasuan-kasuan izan ditzakeen laguntzak (udalak, enpresak, administrazioa...). Hala, ere erraza da ikasi nahi duen hiritarrak euskara ikastearen kostuaren parte bat bere poltsikotik ordaindu behar izatea, eta hau guztia EAEko markoan jarrita, noski, Nafarroan edo Iparraldean gauza desberdinak dira, eta ez onerako. Edozelan ere, ez dakit Lopezek azterketarik gainditu beharko duen, baina bistan dago "enpresak" ordaintzen badio, inbertsio horrek emaitzak eskatuko dituela. #6. Re: Patxi Lopezen euskara klaseak 36.000 euro ordainduko ditu JaurlaritzakLuistxo ¦ 2010-02-01 ¦ 14:00Neuri kontu honetan graziosoak iruditu zaizkit bi gauza.
#7. Re: Patxi Lopezen euskara klaseak 36.000 euro ordainduko ditu JaurlaritzakBetiri Garmendia ¦ 2010-02-01 ¦ 14:11Arazoaren muina ez da Lopezen euskara eskolengatik pagatu behar duguna, baizik eta 'jaun' horren lotsagabekeria, Lehendakari izateko postulatu duelako bere burua minimoak ere bete gabe; herritarrekin hizkuntza ofizial bietan komunikatzeko gabezia. Guztiok pagatuko dugu Lopezek berak bere patrikatik edo partiduaren poltsatik pagatu behar zukeena. Hori dago koxka! #8. Re: Patxi Lopezen euskara klaseak 36.000 euro ordainduko ditu Jaurlaritzakbisitari ¦ 2010-02-01 ¦ 15:15
#9. Re: Patxi Lopezen euskara klaseak 36.000 euro ordainduko ditu JaurlaritzakUnai ¦ 2010-02-01 ¦ 15:33Zenbat denbora behar izan zuen Ibarretxek euskara ikasteko? Noiz eman zuen lehen hitzaldia irakurri gabe? Eta lehen elkarrizketa Euskadi Irratian noiz izan zen? #10. Re: Patxi Lopezen euskara klaseak 36.000 euro ordainduko ditu JaurlaritzakXabier ¦ 2010-02-01 ¦ 19:01Patxi Lopezen euskara klaseak 36.000 euro ordainduko ditu ¿¿¿¿¿¿¿¿JAURLARITZAK'?????????? #11. Lehiaketa publikoa omen daJabi ¦ 2010-02-06 ¦ 17:46Irakurri dut Jaurlaritzako webgunean deialdia dirudien testua. Badirudi lehiaketa publikoa dela, epea oraindik irekia duena gainera. Baina "enpresa gonbidatua" dago eta gainera, baldintza zehatzagoak, klausula bereziak eta oinarri teknikoak "Gonbidapenarekin batera bidali da" dio inora ere ez daraman loturak (gonbidatutako enpresari, pentsatzen dut). Espero dut administrazioko lehiaketez dakien norbaitek argitzea zer demontre den hori. Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagohizkuntza gaia duten albiste gehiago
Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|