|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Irratigintza eta berrikuntzari buruzko saio irekia irratia.com emankizunean© cc-by-sa ptx | irratia.com ¦ 2010-01-30 ¦ 10:56 ¦ hedabideakirratia.com sareko irrati bat da, sareko saio bat. Azken 10 urteetan euskarazko Internet panoraman buru belarri murgilduta ibili den web proiektua. Blogosferaren sortzearekin batera, blog itxura ere hartu zuena. Beti berritzen, eta beti kezka berrikein. Irratigintza eta berrikuntza, beste saio bat baino, beste kezka erraldoiago bat. Zuk ere parte hartu dezakezu. Saio irekia, lagun. Gogoeta saio bat egin gura dugu entzule, partehartzaile eta sareko lagunen artean. Irratigintza euskalduna eta berrikuntza hartu gura ditugu solasgai.
Horretarako saio berezia prestatu dugu. Beste euskal irrati batzuetako lagunak, entzuleak, musikariak, edota kulturgileen iritzia jaso nahi genuke. Eta baita zurea ere. Zure iritzia interesatzen zaigu: blogari, entzule, sortzaile, diasporako ikasle, herbesteko langile, Euskal Herriko auzokide zaitugun hori. Telebistarako saioa Ibaizabal telebistako adiskideek 8. kalea deritzon dokumental sorta ari dira prestatzen Bilbon. Irratigintzari buruzkoa izango da bat, eta Hamaika Telebistan emango dute aurki. Zuen iritziak ere, hor txertatu nahi genituzke. |
Albiste gehiagohedabideak gaia duten albiste gehiago Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|