Itzuli orri nagusira Bidali hau

Krisiak baditu miloika aurpegi

© cc-by-sa  Mikel Iturria ¦ 2010-01-29 ¦ 09:56 ¦ aktan-jasoa

José Luis Salgado Gasteizko blogari bat da. 41 urte ditu eta duela urtebete lanik gabe geratu zen:

Estos días se cumple un año desde que perdí mi empleo. Entonces trabajaba en el sector aeronáutico y el bajón en la cartera de pedidos fue tan grande, que la dirección se vio obligada a despedir a un puñado de sus trabajadores para poder continuar con la actividad.

Publizitatea

Salgadok kontatzen du 22 urte zituenean, unibertsitatetik atera berritan, kostata lortzen zituela enpleguak, baina lan eskasak baziren ere, aurrera egin zuela. Orain, berriz, ez da hain gaztea eta aukera hori zaila dauka: "Los pocos empleos que van saliendo son para gente más joven y tú vas viendo como tus opciones se van reduciendo cada vez más y tu curriculum va pasando hacia la parte baja del montón."

Bere ustez gaur egungo krisiaren gako batzuk zeintzuk diren aipatu ondoren, gurea egiten dugun desioarekin amaitzen du apuntea: "Espero que dentro de un año pueda escribir un post más optimista, aunque con las previsiones económicas que se manejan, esto va a ser más bien difícil."

Lerro hauek aprobetxatu nahi ditut animoak bidaltzeko. Hunkitu egin nau.

Erantzunak

#1. Re: Krisiak baditu miloika aurpegi

kattun ¦ 2010-01-29 ¦ 11:06

"la direccion SE VIO OBLIGADA..." okerrena hori sinistea.

Aberasten ari zirenean "derrigortuta" ikusi zuten euren burua irabaziak langileekin banatzeko?

#2. Re: Krisiak baditu miloika aurpegi

Xabi Arregi ¦ 2010-01-29 ¦ 12:31

Kattun, eta nork berak baino hobeto enpresa barruko kontuak jakin? Zergatik ez zuten bada derrigorrean bidaliko? Ba al dakigu zenbat diru irabazi edo galdu duten eta zer egin duten diru horrekin?

Zergatik beti aurriritzietan oinarritu? Zergatik beti enpresa jabeak gaiztoak?

Ez dut enpresarien alde egin nahi orokorrean, baina halako juzkuak egiten ere ezingo gara ba ibili...

#3. Re: Krisiak baditu miloika aurpegi

Joseba Barandiaran ¦ 2010-01-29 ¦ 19:58

Ni ere hunkitu egin nau Jose Luisen zintzotasunak, etsipen puntu horrek.

Baina bat nator Xabi Arregirekin: enpresaria beti odol zurrupatzaile gaizto gisa margotuz ere ez da askorik aurreratzen. errazkeriek eta aurriritziek ez dute laguntzen. Zein enpresak botako lituzke langileak kanpora, eskari gehiago eta mozkin aukera gehiago izatekotan?

Hori bai, sistema honetan enpresak bihozgabeak dira, langileak aldiz pertsonak. eta krisiak, bai, milioika aurpegi ditu; gutako bakoitzeko bana.

Jende gaztea hobesteko joera horrek, dena den, ez du urtetan gehiegi iraun ahal izango: gure demografia zahartzea medio, langileak luzaroago aktibo izatera ohitu beharko dugu eta jose luis bezalako beste hainbat ere, onerkako edo txarrerao, lanean behar ditu herri honek.

etsipena esperantza bihurtzeko arrazoiak behar eta merezi dituze.

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

Aktan Jasoa

Kultura, politika eta gizarte alorrekin zerikusia duten aipuak han-hemendik hartzen ditu atal honek.

Notaritza berezi honeta aktan jasoa gordetzea merezi duen aipu edo adierazpenen bat topatzen baduzu, idatzi hona: aktanjasoa@sustatu.com.

 

 Nabigatu euskaraz