Itzuli orri nagusira Bidali hau

Hamaika arrazoi iPad bat ez erosteko

Zifra ¦ 2010-01-29 ¦ 07:33 ¦ teknologia

Hamaika arrazoi, eta are gehiago, azaltzen dutenak zergatik ez dudan iPad bat erosiko. Adibidez: Mac-zale izan naiz hainbat urtez, eta erlijio guztiek nekatzen zaituzte azkenean, baita egiazkoek ere.


Goio Aranaren mashup bat Pop Ikonoen Aldare Euskaldunean kargatua

Publizitatea

Arrapaladan:

  1. Ez du koaderno elektroniko gisa balio. Journal erako aplikazio bat behar luke defektuz, arkatz moduko batekin zirriborratuz idazteko.
  2. Hormona lartxo duen iPhone bat bezala da, baina ezin da telefonoz hitz egin.
  3. Bideokonferentziarik ere ezin daiteke egin, ez baitu kamerarik.
  4. Laster egongo dira alternatibak Android-ekin eta eta milaka aplikazioaren artean hautatu ahal izanfo dut, open source sistema eragile batekin, sistema propietario zehatz baten derrigortasunetatik aske.
  5. Badaukat iPod bat (opari eman zidaten) eta behartuta egongo nintzateke hurrengo Apple-keriak erostera, bilduma osatzeko: iPed-a, iPid-a eta iPud-a.
  6. Appleren iCal agendatik ezin dut .cal fitxategi bat sortu gero pendrive batean neurekin eramateko.
  7. Ezin diot bateriarik aldatu: Apple Center batera joan behar duzu.
  8. Ez du GPSrik.
  9. Mac-zale izan naiz hainbat urtez, eta erlijio guztiek nekatzen zaituzte azkenean, baita egiazkoek ere.
  10. Ez du ez emacs/vum ez KDE/gnome. Flame-war batzuk galduko ditut horrekin...
  11. Mahatsa heldu gabe dago eta!

Bonus:

  • Nahiago dut oparitzen badidate.
  • Ez da berria. Eta are okerrago, lehenagoko erabilera batzuk ulertezinak dira. Bestela ikusi duela hiru urteko bideo hau:

  • Archos 9 delakoa akats batzuetan bat dator iPad-arekin, baina kontuan hartzeko alternatiba da. Konparatiba bat ikusi nahi nuke, prezio berean. Batik bat Journal-ekin koaderno gisa erabiltzerik baldin badago.
  • Ez da multitask (ez da gauza aplikazio edo eragike anitzak aldi berean korritzeko).
  • Mac behar duzu zuku guztia ateratzeko. Linux-ekin bateragarritasuna oso eskasa da (ez dago iTunes Linxerako, adibidez).
  • Gehiegizko DRM-a.
  • Ez du ez USBrik ez SD txartelentzat tokirik. Edo, behintzat, ez dut ezaugarri teknikoen zerrendan aurkitu. Radarrik ere ez du,.
  • Garrantzizkoa: ez du liburu elektronikoa ordezkatzen. Pantaila retro-argiztatua du. Alex izena duen eBook eredua askoz nahiago dut.
  • Ezin zaio RAM memoria handitu.
  • Ezin zaio haririk gabeko teklaturik konektatu, ezta iMac-ekoa ere.


Jatorrizkoa: cc-by-nc-sa: Sustaturentzako baimenarekin © Zifra / Cambalache 3,14

Erantzunak

#1. iGod eta iPhone erraldoia

Goio Arana ¦ 2010-01-29 ¦ 09:25

Erlijioekin jarraituta, Steve Jobs ezagunari (Appleko presidentea) iGod (iJainkoa) deitzen diona ere badago hortik zehar.

iPad berriari askok (goiko testuaren 2. puntuan aipatzen den moduan) iPhone erraldoi baten itxura hartu diote.

#2. Re: Hamaika arrazoi iPad bat ez erosteko

iTzela ¦ 2010-01-29 ¦ 10:45

iNbidia izeneko gauza bat ere badago.

Batzuk nahiago dute autoan kanbio manuala automatikoa baino. Kontrol gehiago ematen die, hobeto ateratzen zaio zukua motorrari… Baina jende gehienak gauzak erraztu egin nahi ditu. Eta horretan Apple-ekoak maisuak dira.

Hain maisuak ezen, zuek aipatzen duzuen Android hori iPad-etik kopiatzen hasiko baita laster.

Erljioek ez dute nekatzen. Erlijioso amorratuek nekatzen dute. Eta beriziki erlijio bat utzi eta beste bat hartzen dutenek. Ez dakit zergatik aurreko erlijioarekiko obsesio txiki bat geratzen zaie.

Nik aukera dudanean, erosiko dut bat. Ez iKusgarria delako, gauza bat egin nahi badut, informatikaz ahaztu eta gauza horretan kontzentratzeko aukera emateko duelako baino.

iZan untsa!

#3. Re: Hamaika arrazoi iPad bat ez erosteko. iPyD

JosebaTNT ¦ 2010-01-29 ¦ 11:43

Ez erosteko hamabigarren arrazoia: iPyD
Argazkiak.org | iPyD © cc-by-sa: Joseba TNT

#4. Ateoa naiz, baina...

Eñaut ¦ 2010-01-29 ¦ 11:58

Ohar gaitezen iPad hau etorriko denaren aurrerapen besterik ez dela. Orain baliteke esteroidedun iPhone-a izatea, baina lasai, software garatzaileak badaude jada iPhonearen pantailan orain arte "kabitzen" ez ziren aplikazioak prestatzen. Ikusiko dugu, bestela.

Jobsek dioen bezala, iPhonearen eta MacBookaren abantailak uztartu nahi izan dituzte, eta zuzen doaz norabide hortan.

Kindlea? Alexa? Nonbaiten irakurri dut, iPad-ak 15 urte zaharkitu dituela, eta hori dioenak arrazoi duela deritzot. Applek aurrea hartu diela dirudi, eta orain besteei tokatzen zaie korrikan hastea. Hor daude HPren TouchSmarta, Microsoft-en Couriera... "Laster egongo dira alternatibak Android-ekin" diozu. Ba oso ondo, datozenean ikusiko ditugu. Baina gaur egun iPad-ak ez du parekorik, eta gadget kategoria berri bat estreinatu du. "Mahatsa heldu gabe dago", bai, baina orain behintzat badugu "mahatsa", eta ez "mahatsa-dirudien-zerbaiten promesa"...

  • Gehiegizko DRMa? Guztiz ados.
  • Konexio falta? Egia da.
  • "Ezin zaio RAMa handitu". Eta zertarako gehitu behar zaio ba?
  • "Ezin diot bateriarik aldatu". Ez, baina 10 orduz egon zaitezke bideoa ikusten, eta USB bidez kargatu daiteke.
  • GPSa badu.
  • USB eta SD txartelentzat adaptadoreak ditu (30 dolarren truke, jakina):

Eta ez, nik ere ez dut erosiko (oso Mac-eroa izanik ere). Ez dut behar (momentuz), nik ere nahiago dut oparitzen badidate, eta pakete berean iPhone bat ere badator, askoz hobeto, mugikorrik ere ez dut eta...

#5. Re: Hamaika arrazoi iPad bat ez erosteko

Sustatu ¦ 2010-01-29 ¦ 13:15

Joxe Rojas Teknopatak analisi eszeptikoa egin du halaber. Bere iritziz, "pantaila handia duen iPhone bat da", i-Reader edo liburu irakurgailu elektroniko bat baino gehiago, eta Zifrak bezala, pantailaren izaera distiratsua (irakurketarako ez hain ona) azpimarratzen du.

Horrez gain, hardwarearen aldetik, Zifrak hutsak azpimarratu arren, Eñautek erakutsi digu, egon badaudela gehigarriak eta horiexek aipatzen ditu Rojasek ere:

Harrigarria egiten zait hardwarean ere gero eta itxiago izateko joera, nahiz eta horrek azalpen komertzial erraza duen: SD txartel ziztrin bat irakurri nahi duzula? Arazorik ez… irakurgailua erosteko prest bazaude, noski. Argazki kameretatik ere hartu ahal ditu irudiak… baina hori ere, lehenengo eta behin dagokion akzesorioa erosi ondoren. Bluetootha ere ba omen du, baina noraino egongo da murriztuta? Edozein BT teklaturekin erabili ahal izango da, ala Applekoekin bakarrik? Eta aurikularrak? Aurrekariak ezagututa, erraza da erantzuna asmatzen...

#6. Re: Hamaika arrazoi iPad bat ez erosteko

Luistxo Fernandez ¦ 2010-01-29 ¦ 14:38

Apple produktuak fanatismo teologikoz mirestu edo gorrotatuko ditugu beharbada internauta eta zaletuek; baina gailuari kuriositate apur batekin begiratu bat emanez, oraingoz erreferentzien bitartez, eta gero esku artera iristen zaigun unean (horretarako zorterik badugu), beste modu praktikoago batean ere bai.

Hedabideetan, ostera, aurkezpenaren biharamunean, multinazionalak saldutako propaganda literala eman ziguten. Berriak titulatu zuen: iPad, erabateko ordenagailua. Telebista edo abarretan, berdintsu.

Beste alde batetik, errore polita ere bazekarren Berriako artikuluak. 9.7 hazbeteko lodiera duela iPad-ak: 25 zentimetro ia-ia!

Horrez gain, aukera erlijosoak egin beharrez gero, nik neuk nahiago ditut St. Ignutiusen eliza eta Espageti Munstro Erraldoiaren pastafarianismoa.

#7. Re: Hamaika arrazoi iPad bat ez erosteko

xuriken ¦ 2010-01-29 ¦ 16:43

Ba nik nahiago dut The Church of the Latter-Day Dude :D

#8. Re: Hamaika arrazoi iPad bat ez erosteko

Iñaki Olano ¦ 2010-01-29 ¦ 17:13

Hamar iPadamentuak, lau ebanjelariak, hiru trinidadeak, Erromako bi aldareak...


Argazkiak.org | Hamar iPadamentuak © cc-by-sa: axiomaxio

#9. Re: Hamaika arrazoi iPad bat ez erosteko

Jozulin ¦ 2010-01-29 ¦ 17:38

 

Barkatu Luistxo eta Xuriken baina elizaz ari bagara, hau da onena. Honen ondoan, utikan FSM!

#10. Re: Hamaika arrazoi iPad bat ez erosteko

Sustatu ¦ 2010-02-02 ¦ 13:32

Umorezko erreakzio gehiago sarean iPad-a dela eta.

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

 Nabigatu euskaraz