Itzuli orri nagusira Bidali hau

Obamaren diskurtsoa aditzeko interfaze interesgarria

© cc-by-sa  Sustatu ¦ 2010-01-28 ¦ 12:12 ¦ internet

Oso aplikazio interesgarria asmatu dute Elpais.com webgunean Barack Obamaren azken hitzaldia agerrarazteko. Leiho batean, bideoa: Obama AEBetako Kongresuaren aurrean hizketan. Eskuinetara, gaztelaniazko testua, itzulpena. Testu horretan ahapaldi zehatz bat aukeratzen baduzu, edo bileketa aginez (China, adibidez) termino bat topatuta, klik egin eta bideoa une horretara doa.

Erref.: Obamaren diskurtsoa aditzeko interfaze interesgarria (www.elpais.com)

Publizitatea

Erantzunak

#1. Interesgarriagoa coveritlive

Iban Arantzabal ¦ 2010-01-28 ¦ 16:23

El Paisekoak kriston lana dauka, beldurgarria diskurtso hori dena itzultzea (eta transkribatzea ere balitzake) eta gero loturak egin bideoaren zati horretara. Lan nekosoa dirudi. Eta tresna automatikoak ere egongo dira, baina euskaraz...

CoveritLive dut gustukoago. Jendeak komentatu ahal izatea, galderak egitea, iritziak trukatzea... hori da nire ustez Internetek ematen dion benetako plusa telebistako zuzenekoari.

Zenbat gara telebista eta ordenagailua batera piztuta egoten garenok? baietz gero eta gehiago izan.

#2. Re: Obamaren diskurtsoa aditzeko interfaze interesgarria

zalantzatxo bat ¦ 2010-01-31 ¦ 16:15

zein da "ahapaldi" hitzaren esanahia?

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

 Nabigatu euskaraz