Itzuli orri nagusira Bidali hau

Cameron lider kontserbadorea photoshopatua

© cc-by-sa  Sustatu ¦ 2010-02-10 ¦ 18:25 ¦ marketina

Hala nola euskaldun batzuek Ruper Ordorikaren diskoa egokitzeari ekin zioten, britainiarrek David Cameron lider kontserbadorearen poster baten bertsioak sortzen dihardute azken egunetan. Iragarki-panel handietan agertu da David Cameron poster handi honetan, eta photosopatua dagoela ematen du. Hortik sortu dira txantxak.

Publizitatea

Sorta polit bat ikusteko, hemen. Webgunearen egilea harrituta ere ba omen dago bere meme proposamenak izandako oihartzunarekin.

Auziak ertz polemikoa ere badu, txantxetatik haratago, Photoshop bidezko ukitu publizitario batzuk debekatzeko proposatu baitu Erresuma Batuko hirugarren alderdiak, Liberal Demokratak.

Izatez, ume eta nerabeentzako publizitatean estereotipo jakin batzuk ebitatzeko litzateke proposamen politiko hori. Edertasun eredu faltsutuek osasun arazoak ere eragin ditzaketelako ustean (adibidez, anorexiak zerikusia izan dezakeela publizitatean gorputz-estetika jakin bat promozionatzearekin).

Photoshop ukitu hauei airbrushing / airbrushed esaten diete Erresuma Batuan.

cameron4.jpg 38KB (39885 byte)

Erantzunak

#1. Re: Cameron lider kontserbadorea photoshopatua

Ana Malagon ¦ 2010-02-11 ¦ 08:50

Vicky Pollard for PM.
Hori da esteko daukadan bakarra.

#2. Re: Cameron lider kontserbadorea photoshopatua

arrikitaun ¦ 2010-02-11 ¦ 11:19

kar-kar-kar, horixe behar dugu in Litte Basconia, politikoei, intelektualeei, bankeroei, kazetariei... guztiei phototxotx!

Porzierto, Vicky Pollard nire auzoan bizi da, aupa Jenny!

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

 Nabigatu euskaraz