|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Itzulpen xelebreak Egunkariaren sumarioan© cc-by-sa Sustatu ¦ 2010-01-27 ¦ 16:14 ¦ egunkaria-librePello Urzelai kazetaria Twitter bidez ari da kontatzen Berria.info-rako Egunkaria kasuko lehen epaiketako gaurko saioa. Arratsaldeko 17.00etatik aurrera jarraitu behar du. Goizean, sumarioan jasotako itzulpen batzuk komentatu dituzte perituek. Adibideren batzuk Masai Ikastarorako modukoak dira, Adibidez hau: Ene uste apalean = en nuestra opinión en la estantería Beste bi adibide: *Banaketa = votación / Elkarrizketa = negociación.* Arratsaldeko 17.00etan berriz jarraitzen du gaur asteazkenez epaiketak eta kontakizun honek. Erref.: Itzulpen xelebreak Egunkariaren sumarioan (twitter.com) Erantzunak#1. Otsailak 1, gaur ere Egunkaria epaiketako saioaSustatu ¦ 2010-02-01 ¦ 10:28Gaur ere Pello Urzelai hasi da Berriarentzat Audientzia Nazionaletik Twitter bidez Egunkariako kasuko lehen epaiketako saioa kontatzen. #2. Re: Itzulpen xelebreak Egunkariaren sumarioanN.L. ¦ 2010-02-01 ¦ 13:28Beraiena ezjakintasuna baino jakintasuna da: oso ondo dakite zer eta nola itzuli, dena gehiago kakazteko. Honek guztiak nazka ematen du eta jada nahikoa: zirko bat dirudi eta okerrena da pailazoen kontrolpean dagoela dena. #3. Re: Itzulpen xelebreak Egunkariaren sumarioanSustatu ¦ 2010-02-03 ¦ 09:43Gaztelaniaz oso ondo azaldu dituzte (koloreak erabilita testuan) epaiketako hainbat itzulpen negargarri, blog honetan. Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Egunkaria Libre!Euskaldunon Egunkariaren kasuko lehen epaiketa abenduaren 15ean hasiko da Madrilen, Entzutegi Nazionalean. Epaiketa hasi bitartean kasuari buruzko argipenak agertuko dira hemen, eta behin hasita, jarraipena egiten saiatuko gara. Kasuko FAQ edo galdetegia. Albiste gehiagoegunkaria-libre gaia duten albiste gehiago
Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|