|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet EGAren simulazio baten bideoa egin dute Jakintzan, bideo ofiziala erabiltzeko debekuaren aurrean© cc-by-sa Sustatu ¦ 2010-01-26 ¦ 14:12 ¦ irakaskuntzaDuela urtebete inguru, Maite Goņik EGA azterketaren bideo baten berri izan zuen. Material ezin hobea, bere hitzetan, ikasleei erakusteko, azterketa pausoz pauso ikusten baitzen bideoan. EGAko arduradun bati baimena eskatu zion Maitek, bideo hori Euskaljakintza blogean publikatzeko, eta ukatu egin zioten. Horren aurrean antzeko bideoa egin dute Maite Goņik eta bere ikasleek, eta lizentzia librearekin partekatu dute. Erref.: EGAren simulazio baten bideoa egin dute Jakintzan, bideo ofiziala erabiltzeko debekuaren aurrean (www.euskaljakintza.com) Erantzunak#1. Re: EGAren simulazio baten bideoa egin dute Jakintzan, bideo ofiziala erabiltzeko debekuaren aurreanJozulin ¦ 2010-01-26 ¦ 15:37Zer egingo genuke Maite eta Jakintza ikastolako ikasleak gabe? #2. Re: EGAren simulazio baten bideoa egin dute Jakintzan, bideo ofiziala erabiltzeko debekuaren aurreanJosu Mendicute ¦ 2010-01-26 ¦ 15:48Ni Maiteren lekuan egon izan banintz, uste dut desobedientzia praktikatu eta debekuaren gainetik, publikatu egingo nuela bideo hori. Baina berak hartu duen erabakia, debeku horren aurrean lan paralelo librea egitea, txalogarria da. Eskerrik asko. #3. Desobeditu ala sortu?xiber ¦ 2010-01-26 ¦ 16:23Nik uste dut eraikitzaileago dela sortzea, eta bide batez, sortze hori ez al da desobeditzea? #4. Re: EGAren simulazio baten bideoa egin dute Jakintzan, bideo ofiziala erabiltzeko debekuaren aurreanJosu Mendicute ¦ 2010-01-26 ¦ 17:05Sortzeak denbora eskatzen du, eta diru publikoz egindako dokumentu publikoak denok erabiltzeko moduan behar dute. Maite Goņik ez du denbora alperrik galtzen, bideo hori egin behar izan ez balu, beste zerbaitetan inbertituko zukeen denbora hori, eta hori ere eskertuko genion. Sorkuntza bikoitza, horrela. ;-) Nik debeku publikoen aurrean desobeditzeko intentzio osoa daukat. Kasu batzuetan ezin dugu materiala berregin, antzinako argazkiak adibidez (hori da Eibarko Egoibarraren kasua), eta hauekin bezala jokatu nahi dut beste instituzioekin ere. Funtzio publikoaren mesedetan, desobeditu ezazue. Dokumentu publikoak, denonak eta denontzat. #5. Re: EGAren simulazio baten bideoa egin dute Jakintzan, bideo ofiziala erabiltzeko debekuaren aurreanMaite Goņi ¦ 2010-01-27 ¦ 01:02Aitortu beharrean nago zalantzez betea nagoela auzi hau guztia hasi zenetik. Zein da nire ikasleei helarazi nahi diedan mezua, helburuak bitartekoak bidezkotzen dituela ala benetan sinesten baduzu helburu bat bidezko dela ahal duzun guztia egin beharko duzula helburu hori erdiesteko? #6. Re: EGAren simulazio baten bideoa egin dute Jakintzan, bideo ofiziala erabiltzeko debekuaren aurreanhimikel ¦ 2010-01-27 ¦ 12:17Oso ideai ona, honela lortu duzue materialari zuku guztia ateratzea eta gainera inor erabilia sentitu gabe, mila esker sormen baliogarri hau elkarbanatzeagaitik ;) #7. Re: EGAren simulazio baten bideoa egin dute Jakintzan, bideo ofiziala erabiltzeko debekuaren aurreaniņaki olano ¦ 2010-01-27 ¦ 13:55Nik jada neure zoriontze kupoak gastauta dazukat Maite eta EuskalJakintza.koontzat, oseake barkatu filosofiko jartzen banaiz ... baina kezkatzen nau kontu baten harira jo nahi nuke, "por komentar"... eh? Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagoirakaskuntza gaia duten albiste gehiago
Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|