Itzuli orri nagusira Bidali hau

Technoa eta heroina

© cc-by-sa  Mikel Iturria ¦ 2010-01-25 ¦ 09:12 ¦ aktan-jasoa

Aste honetako Argia aldizkarian Gose hirukotearen lan berriaren kritika egin dute, baita taldea elkarrizketatu ere. Azken honek titular esanguratsua du: "Euskal Herrira ekarri duten technoa gazteria despistatzeko da, 80ko hamarkadako heroina bezala". Elkarrizketaren azken lerroan hobeto adierazten da Gose taldeak bidali nahi duen mezua. Galdera: Technoa dagoen punkyena dela esan duzue askotan...

Bai, baina atzerrian egiten dena, mezuarekin, eta egizu zure kontu filosofiarekin. Hona ekarri dutena gazteria despistatzeko da, 80ko hamarkadan heroinarekin egiten zuten bezala.

Esaldi biribila. Alienazioa zer den laburbilduta.

Erref.: Technoa eta heroina (www.argia.com)

Publizitatea

Erantzunak

#1. Re: Technoa eta heroina

zigor ¦ 2010-01-25 ¦ 13:31

Jende helduaren ahotik halako txorakeriak entzun beharra ere...

#2. Technoa eta heroina

Igor ¦ 2010-01-25 ¦ 18:13

Nik ez nuke esango halako tontakeria denik, ikusita zenbat gazte anulatu dituzten techno domestikatu eta horren inguruan sortutako bakailao tontakeri ohitura horiek guztiek. Ez dakit zure herrian? Baina beste batzuetan...

Jendea normalean ez dela heroinarekin bezala hiltzen... Bai, egia da, baina hil gabe, gazte ugari "despistatu" dituela ere bai.

#3. Re: Technoa eta heroina

Imanol ¦ 2010-01-25 ¦ 20:08

Technoak "despistatu" egiten du. Eta heavyak, adibidez, ez?

#4. Re: Technoa eta heroina

Beņat ¦ 2010-01-26 ¦ 10:56

Ez dut nahi bezain ondo ulertu esan nahi duena. Ausarta iruditu zait, dena den.

#5. Technoa+heroina+estatuaren zapalkuntza+hipokresia

arrikitaun ¦ 2010-01-26 ¦ 12:43

BAT: Zer da atzerria, Valentzia, Berlin, Detroit? ala makina, rave-ak eta chill-outa desberdindu nahi ditu? techno ona eta txarra dago? jakina, baina esan dezala. House telesaila baino gehiago ei da!

BI: Heroina bezala? hipokresiari STOP! Kopetaraino nago betiko diskurtsoa entzuteaz, Estatuak droga sartu zuen euskal gazteria despistatzeko. Despistatu baino asko lurpera joan zitzaizkigu, punkyaren talde mitiko batzuk horrela akabatu ziren eta eurekin batera hainbat jarraitzaile. Kuriosoa da garai hartan "asozialak" hartzen zituen sektore abertzale batek nola bihurtu nahi izan dituen Estatuaren kontrako ikurra. Kuriosoa da ere berean, nola sektore hori drogaren kontrako borroka galdutzat ematetik ia onartzera pasa den.

Porzierto, euskal musikari asko eta asko (punky-folk-heavy-pop-DJ-bertsolari...) asteburuero erabat kolokatuta ateratzen dira; alkohola+porroak minimo, koka normala da eta mdma ez dago oso urrun. Eta horren aurrean zer, aipurik ez? ezer ere ez?

GOSEkoek ez al dute mundu hori ezagurtzen ala DESPISTATU dira?

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

Aktan Jasoa

Kultura, politika eta gizarte alorrekin zerikusia duten aipuak han-hemendik hartzen ditu atal honek.

Notaritza berezi honeta aktan jasoa gordetzea merezi duen aipu edo adierazpenen bat topatzen baduzu, idatzi hona: aktanjasoa@sustatu.com.

 

 Nabigatu euskaraz